Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


ETA-REN AGIRIARI BURUZKO GOGOETAK

eajandoain @ 16:12

(GARAK ARGITARATUA 2010EKO URTARRILAREN 17AN)

ETAren adierazpena zerk ekarri duen erantzuteko 2009ko azaroaren 14ko Altsasuko Adierazpenari begiratu behar zaio. Altsasuko Adierazpen hura bilakatu da ezker abertzalearen erabakiaren funtsezko ardatza, batetik, agiri hark dituen eduki eta konpromisoengatik eta, bestetik, ezker abertzalearen ordezkaritza duten erakunde eta belaunaldi desberdinen izenean aurkezten delako. Ardatz nahiz erabaki hura ezker abertzalearen erakunde orok aintzat hartu eta beti errespetatu beharrekoa delarik.

Beti esan izan da eta hala gertatu da, ezker abertzalearen barruan, hainbat eta hainbat gogoeta- eta eztabaida-prozesu desberdin ETAk itxi dituela, auzitan jarri ezin ziren erabakien bidez.

Uste dugu ondorioa atera daitekeela ezker abertzalearen erabakigunea ez dagoela ETAn eta erabakigune hau Altsasun elkartutako pertsona eta erakundeen muinean kokatu dela, alegia, 2009ko urrian LABen egoitzan atxilotutako ezker abertzaleko militanteen jarraipena direnen baitan.

Altsasuko adierazpena eta honi buruz bere garaian egin genuen azterketa berriro irakurtzen baditugu, eta Mitchel Irizpideak atzera begiratuz gero, nahiz presoen kolektiboaren gehiengoak 2010eko urtarrilaren lehen astean azaldutako iritzia kontuan izaten badugu, ondoriozta dezakegu ETA bidegurutze historikoan aurkitzen dela.

Nahiz eta ezker abertzalean burututako eztabaidaren azken erabakiak otsailean jendaurreratu eta plazaratuko dituzten, ETAk ezagutzen ditu dagoeneko eta badaki bide politiko eta demokratiko huts-hutsen aldeko apustua behin betikoa dela eta hala izan behar duela.

Azken erabaki horiek berari dagozkiola, eragin egiten diotela eta lotu egiten dutela pentsatzen al du ETAk?

Hipotesirik onenaren argitan, ETAren agiriak zera esan nahi du: erakunde horren lehen urratsa dela indarkeriazko estrategia desagertuko litzatekeen egoera berrira egokitzeko bidean.

Agirian badira aipamenak aurreko hipotesi horren alde egingo luketenak, hara nola, “hori ikusi genuen Altsasun, betiko ezker abertzale anitza, hainbat jatorri, jenerazio, joera eta izate elkarlanean batuak”, “[ezker abertzalea] eztabaidan bizi eta erabakietan tinko, bat”, “Herri honen borrokaren motore dugun Ezker Abertzalea mintzatu da eta ETAk bere egiten ditu haren hitzak”, “gure indarrik handiena borroka politikoan dugu”.

Halabaina, Prozesu Demokratikoari eta bitarteko demokratikoei buruzko atalean, delako prozesuaz zera pentsatzen dutela diote: “Prozesu Demokratikoa lanabes demokratikoak erabiliz eta injerentziarik gabe burutu behar bada, eta horrela ikusten dugu guk ere, Estatuaren esku-sartze eta bortxak gelditu behar du”; gero beste hau ziurtatatzen dutelarik: “Zapalketa egoera eta ondoriozko Gatazka gori-gorian egonik orain Prozesu Demokratikoaren aurreko aldian geundeke. Aldi hau, eta ondoren etorriko dena ere, borrokak ezaugarrituko du. Borrokaz sortuko ditugu Prozesu Demokratikorako baldintzak eta borrokaz lortuko dugu baldintza horiek loratu eta fruitu eman dezaten”.

Erantzun beharreko galderak sortarazten dituzte hitz horiek, argitu beharreko zalantzak. Baina, hasieratik bukaerara, beraiek konpondu beharreko auzia dugu hau.

ETAk badaki Altsasuko adierazpena onetsi dutenek erabaki politikoa hartuta daukatela aipatu prozesu demokratikoaren edozein aldi edo fasetan, indarkeriazko ekintza edo estrategiara jotzeari kontra egiteko.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

  • Zenbatzailea 2009-12-12an ipinia, goizeko 9:00etan
    • ONGI ETORRIAK GUZTIAK
  • contador de visitas
    sarrera
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu