Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


ALAKRANAKO ARRANTZALEAK, ONGI ETORRIAK.

eajandoain @ 01:49

ALAKRANA TTIKIA

Bihar iritsiko dira etxera, Alakranako arrantzaleak. Bihoakie gure agurrik eta elkartasunik zintzoenak.
Askatu zituztela jakin eta gure hedabideetan emandako berriak ikuskatzera ekin diogu, eta nola ez, informazioaren kudeaketak harritu gaitu.
Atzo, GAUR EGUNen, Zapatero zuzenean sartu zuten eta PPko Rajoi, zoriondu zuen, bahiketak iraun zuen denbora guztian, PPk izan zuen errespetuagatik. Horixe esan eta zuzeneko emisioa moztu zuten, gainontzeko alderdiak ikasteko ikasgaia ote zen??
Gaur berriz, arrantzaleen herrietako alkateek, Eusko Jaurlaritzak eta gobernu espainiarrak familiei eta beraiei emandako tratu ezkor eta desegokia salatu dute, bahiketaren kudeaketan inprobisazioa eta noraeza, nora jo jakin eza, zer egin jakin eza, izan direla nagusi, ozen salatu dute.
Ondoren, euskal arrantzaleen familien hitzak, ezin izan ditugu, gaurko GAUR EGUNen entzun, dirudienez, CENSURIOrentzat jasangaitza izango zen, eta Galizako kideen familiakoen hitzak entzun ditugu, non hauek esandakoa nola ez politikoki zuzena izan da.
Bazpare, Euskal Telebista batek, Galizaraino joan behar izan du, familien hitzen bila, gerturago zituenak arriskutsuak izango ziren, PPSOEko TBistako kudeatzaileentzat, Censurio eta enparauentzat.
Baina, azkenean, KUDEAKETA desastrosoa izan dela baieztatzen duten hitzak entzun dira, orain gogoan ez dugun TB kate batean. Basagoitik, gogor kritikatu du PSOEren noraeza. Ez al du, esandakoak esan eta gero barkamenik eskatu beharko? Ez. Bi aldeek dute bata bestearen beharra. Erlazioan, prima la razón de estado. Madrideko telebista batean agertu da, hango boto jolaserako ziren.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

  • Zenbatzailea 2009-12-12an ipinia, goizeko 9:00etan
    • ONGI ETORRIAK GUZTIAK
  • contador de visitas
    sarrera
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu