ALAKRANAKO ARRANTZALEAK ASKATU
eajandoain @ 02:45
Gaur ere bozgorailuak martxan, beraiek kontrolatzen dituzten ikus eta entzunezko propaganda hedabide nagusi guztietan.
Jendea aztoratua sumatu dute azken aldi hontan, eta jakina... dirudienez, aste bukaera osoa, lasaitzeko medizinaren bila pasako zuten, Rubalcaba eta enparauek..
Beraz, ikus edo entzuteko aukera izan ez baduzu, hortxe doa, jendea lokartzeko asmatu duten azken leloa.
Alakranaren negoziaketek,3 aste iraungo dute. Hauxe diote. Ez al da bi somaliarrak etxeratzeko prozedura judizialak behar duen denbora berbera izango? Bitartean, arrantzaleak eta familiarrak une beltz eta latzean murgildurik, egoera larrian, Espainiar estatu propagandista eta ez eraginkor honek sortutako arazoagatik.
ZPk berriz, Xabier Letek, amaren bularra abestian idatzitakoa gogorarazi digu:
"...Ixilik egoteak, zenbat balio dun.."
Bai, Somaliar piratak komunikabidetan esandakoak entzunez gero, negoziaketetan erabili eta negoziaketak okertzeko izan daitezkeela gogorarazi digu.
Beraz, guztiok ixilik!! PSOEko seƱoritoei ezin zaie kritikarik egin.
Beraien anka sartzeak, bakoitzak bere golkorako gorde beharrekoak dira, ezin dira lau haizetara munduratu, TO!!!
Bizkorra, tipoa, Zapatero hau!! Noski, anka, kaka pilatik atera eta pixa putzun sartzen duenak, kiratsa gehiegi zabal ez dezan, anka eta mingaina gehiegi mugitzea ez baitzaio komeni!!
Bitartean non da Francisco Lopez...ah, hortxe dago bai!!! Non egongo da ba bestela???
BURUNtZAZPI

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi