Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


EAJren bost lurralde exekutibetako presidenteek bihar Donostian burutuko den manifestaldian parte hartuko dute

eajandoain @ 13:45

Euzko Alderdi Jeltzalearen bost lurralde exekutibetako presidenteek eta, era berean, Euzkadi Buru Batzarrearen burukideek, bihar, larunbata, ELA, LAB, ESK, STEE- EILAS, HIRU eta EHNEk deituriko eta Donostian burutuko den manifestaldian parte hartuko dute. Aipatutako manifestaldia “Askatasunaren alde, eskubide guztiak guztiontzat” lelopean burutuko da.

Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean bertan izango dira; Iñaki Gerenabarrena (Araba Buru Batzar), Andoni Ortuzar (Bizkai Buru Batzar), Joseba Egibar (Gipuzko Buru Batzar), Txaro Goikolea (Ipar Buru Batzar) eta José Angel Agirrebengoa (Napar Buru Batzar),

MANIFESTAZIOA DONOSTIAKO ANTIGUAKO TUNELEAN HASIKO DA, BIHAR LARUNBATA, ARRATSALDEKO 17'00ETAN, "ASKATASUNAREN ALDE, ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT" LEMAPEAN.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(6) »

  • FELIPE — 2009-10-16 - 23:05:56 GMT 3

    galdera gaixto bat
    Andoaingo ejekutibatik zenbat hurbilduko zerate ?
    Andoaingo EAJko zenbat zinegotzi ikusi ahal izango ditugu bertan ?

    bertan ikusiko geralakoan besarkada bana

    abertsaleok elkarturik
    ASKATASUNAREN ALDE, ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT"

  • Administraria — 2009-10-18 - 02:21:55 GMT 3

    Kaixo Felipe:
    Manifestaziotik iritsi eta hedabide ezberdinek erakusten duten, informazioa edo desinformazioa nola zabaltzen duten ikusteko grinak hartu nau.
    Baina nola ez, oheratu baino lehen gure blog hontatik bueltatxo bat eman gabe ezin pasa, eta ...hire ekarpenarekin topatu nauk.
    Nere erantzuna ez duk gaiztoa izango, lasaia baizik, bakoitzak bere kontzientziaren erantzule...BETI...eta Andoaingo ejekutibakook GARBI.
    ASKATASUNAREN ALDE, ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT.
    Erantzuna, Felipe, joanai, EITBko bideora eta kasualidadez, bertako bideoan exekutibako bat agertzen duk, eta ez duk Joseba Egibar.
    Bideoko portzentaiaren arabera....kriston pila joan gaituk.....
    Bertan ez haut ikusi baina, hitzako, manifestazioan egon diren guztientzako eta nola ez kartzeleratu dituzten herritarrentzako besarkada bana.

  • felipe1962@gmail.com — 2009-10-19 - 13:03:07 GMT 3

    ez det deus ulertzen.
    Nere galdera zen / da
    Egibar,arregi,idigoras zinegotziek bat egiten du ?
    ASKATASUNAREN ALDE , ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT
    andoaingo ejekutibak bat egiten du leloarekin
    ala bada ZORIONAK, baina administrari jauna, barka, kosta egiten zait sineztea
    andoainen gehienak ezagutzen bai gera

  • Administraria — 2009-10-19 - 21:12:46 GMT 3

    BAI. Andoaingo ejekutibak eta zinegotziek, ASKATASUNAREN ALDE, ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT leloarekin %100 bat egin zuen, bat egiten du eta bat egingo du.
    ZIHUR. Zuk?

  • felipe1962@gmail.com — 2009-10-20 - 22:07:35 GMT 3

    ASKATASUNAREN ALDE, ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT leloarekin bat egiten dut, baina , arrazoi duzue larunatean ez nitzen donostiara joan, Baionara joan nitzen ATHren kontrako manifara

  • felipe1962@gmail.com — 2009-10-20 - 22:11:49 GMT 3

    Milaka herritar bildu dira Baionan AHTren trenbide berriaren aurka

    http://www.gara.net/paperezkoa/20091018/162181/eu/Milaka-herritar-bildu-dira-Baionan-AHTren-trenbide-berriaren-aurka

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

  • Zenbatzailea 2009-12-12an ipinia, goizeko 9:00etan
    • ONGI ETORRIAK GUZTIAK
  • contador de visitas
    sarrera
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu