Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


EAJ-PNVk ADOSTASUNEAN ETA EUSKARA ETA GAZTELERAREN ARTEKO GIZARTE BERDINTASUNEAN OINARRITUTAKO HIZKUNTZA POLITIKAREN ALDE EGITEN DU

eajandoain @ 15:55

“Legebiltzar Talde guztiek Euskara 21 prozesuaren ondorioak bere egiten dituen testu bat onartu dute, Euskeraren Aholku Batzordeak onartutako ondorioak, eta, Ibarretxeren aurreko Gobernuak bultzatu zituenak”, gehitu du.
Eusko Legebiltzarrak jatorriz Euzko Abertzaleakk-Nacionalistas Vascos Legebiltzar Taldeak aurkeztutako Legez Besteko Proposamena onartu du gaur, “Euskara 21” konsensu prozesuari jarraipena emateari buruzkoa.

Erdibideko testu honen arabera, “Eusko Legebiltzarrak baikor baloratzen du eta bere egiten ditu Euskara 21 prozesuaren ondorioak, Euskeraren Aholku Batzordeak onartutako ondorioak, Ibarretxeren aurreko Gobernuak onartu zituenak, hain zuzen”. Horrela, EAJ-PNVk begi onez hartu du Ganbarako Legebiltzar Talde guztiek ekimena onartu izana eta Euskara 21 prozesuaren ondorioekin bat egin izana. Ondorio horiek “adostasunean, persuasioan eta akordio demokratikoan oinarritutako hizkuntza politika” batez hitzegiten dute, besteak beste.

Legez Besteko Proposamenak ezartzen duenez, “Eusko Legebiltzarrak Euskara 21 prozesuari jarraipen praktikoa emango dio”. Arantza Aurrekoetxea, legebiltzarkide jeltzaleak, adierazi du, “Euskara 21 prozesuaren ondorioek jarraipen praktikoa izan dezatela nahi dugu eta neurri eta ekintza zehatzetan isla daitezen”. “Ekintza eta neurri hauek Euskera Biziberritzeko Plan Nagusiaren berriskupenean ere jaso daitezke. Egungoak 10 urte bete ditu, eta, Administrazioan, Euskadiko udaletan eta esparru pribatuan ere, dagozkion egokitzapenak izan ditu”, gogoratu du legebiltzarkide jeltzaleak. Horregatik, “Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia Eusko Legebiltzarrera ekar dadin, bertan eztabaidatu eta adosteko”. Arantza Aurrekoetxeak aurreratu duen moduan, “gure Legebiltzar Taldeak bere ikuspegiarekin lagunduko du, gizarte eragile eta sektore eragileen iritzia entzun ondoren”.

Legebiltzarkide jeltzaleak, EAJ-PNVk euskera eta gazteleraren arteko gizarte berdintasunean oinarritutako hizkuntza politika baten alde egiten duela azpimarratu du, “mailaz mailakoa, pausuak eta abiadura ongi neurtuz”.

EAJ-PNVren iritziz, “euskararen biziberritzeak hiztun guztien atxikitzea behar du, pentsamolde guztien parte hartzearekin”. Aurrekoetxeak azpimarratu duenez, “azken helburua litzateke, hiztun guztiak euskera biziberritze bidean aktiboki jardun daitezela eta inor ez dadila alderdikeritan jausi, bere burua euskeraren jagole aitortuz”. “Gure Taldeak espiritu eta hizkuntza politika hau beti bultzatu duela gogora ekarri nahi dugu, bai Eusko Jaurlaritzan geundenean eta baita, orain, Eusko Legebiltzarretik ere”, amaitu du.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

 
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Blogosfera JELtzale

    Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu