Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


ANDOAINGO ELKARTEEN ARTEKO 1.SUKALDARITZA JARDUNALDIAK

eajandoain @ 13:46

jardunaldiak.bmp

Andoaingo Batzoki elkarteak Andoaingo elkarteen arteko 1.go sukaldaritza jardunaldiak antolatuko ditu, bertan Andoaingo elkarte guztietako ordezkariak parte hartuko dutelarik.

Leiaketa kutsurik ez duten jardunaldi hauen xedea honako hau da: elkarte bakoitzeko ordezkari bikoteak 4 pertsonentzako otordua prestatu behar du, horretarako izango duen limitazio bakarra osagaien balioa gehienez 30€ -koa izan daitekela.

Plater hauen prestatzea Batzokiko sukaldean izango da, arratsaldeko 7-etatik aurrera, ondorengo egutegiari jarraituz:

JARDUNALDI EGITARAUA IKUSTEKO HEMEN SAKATU

Plateren prestaketa gertutik jarraitu nahi duen orori Batzokira gerturatzeko gonbidapena luzatzen diogu, sarrera libre eta dohakoa da. Gainera, sukaldarien joan-etorriak erosoago jarraitzeko, Andoaingo Zine eta Bideo Eskola eta Anexo elektragailu dendaren laguntzari esker, telebista pantaila batez, zuzenean sukaldarien jarduna jarraitzeko aukera izango dugu.

Egun bakoitzeko ikuslegoaren artean zozketa bat egingo da, hauetako bik, eguneko sukaldariekin batera prestatutako platerak daztatzeko aukera izango dutelarik.

Jardunaldi hauei behar bezalako amaiera emateko, urriak 30ean, Igor Zalakain andoaindar sukaldari ospetsuak otordu bat prestatuko du beste sukaldari guztien baldintza berdinetan, eta urriak 31an, afari bat ospatuko da non jardunaldi hauetan parte hartutako sukaldari guztiak zein, 20€-ren truke nahi duten orok parte hartu dezakete. Afari honetara apuntatu nahi izanez gero, izenemate epea urriaren 26a arte da.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  • Edurne — 2009-09-24 - 15:32:19 GMT 3

    Nolatan ez du parte hartzen Batzoki bertako bikote batek ?

  • Administraria — 2009-09-25 - 16:41:28 GMT 3

    Galdera ona Edurne.
    Behar bada bertan egon beharko lukete, baina aurtengo jardunaldietan horrela egitea erabaki dute.
    Badakit, datorrenean, parte hartzekotan dabiltzala, baina oraingo honetan horrela antolatzea erabaki dute.
    Jakin, jardunaldi hauek antolatzeko kudeaketa ez dala, ahuntzaren gauerdiko eztula, eta azkeneko eguneko afaria egiten, bertako sukaldariek nahiko lan izango dute,zihur.
    Datorren edizioan, esperientzi eta lasaitasun handiagorekin, Andoaingo Batzokiak bikote bat izango du, zihur.
    Gainera, jardunaldi hauek, sukaldean oso trebeak ez garenok espabilatzeko ere, balio izango dutelakoan nago.
    Bestalde, blog honen administrariaren aldetik, jardunaldi hauen antolatzaileei bihoakie nere zorionik handiena, izan duten ideia, eta egin duten lan guztiarengatik.
    Jakin, Edurne, atzo lehenengo eguna izan zela eta bertan egon zen jendea oso gustora irten zela, gainera, Batzokira lehenengoz hurbildu zen jendea eduki genuen eta guztiak ikusi, ikasi eta entzundakoarekin oso gustora irten ziren.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

 
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Blogosfera JELtzale

    Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu