Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


MARKEL OLANO: EGOERA POLITIKOAREN AZTERKETA.

eajandoain @ 00:57

Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok Politika Orokorreko eztabaidan, azken urtearen balantzea egin du eta aurreratu ere bai, etorkizuneko erronkei nola dien aurre egingo. Ekonomiazko gaien azterketan luze aritu da bere agerraldian, egoerak hala eskatzen baitu, baina gaurko gure laburpen honetan politikari buruz esan dituenei begiratuko diogu, uste baitugu ezin hobe irakurtzen duela egungo gure egoera politikoa.
•Garai politiko desberdina da egun bizitzen ari garena, gobernu aldaketa gertatu da; eta aldaketa horren arrazoi nagusia abertzaleak erakundeetatik kanpora uzteko zenbaitzuen borondate irmoa izan da. Espainiar konstituzionalismoa ez baitago prest euskal gatazkari bere erro sakonak aitortzeko; hots, Euskal Herria bere etorkizuna erabakitzeko gai den subjektu politikotzat onartzeko. Errrealitate horri aurre egiteko goratasun demokratikoa eskasa da oso, gure artean. Estatuarentzat, hemen dagoen gatazka bakarra ETAren terrorismoa da.

•Demokratikotzat jotzen dituzte soil-soilik espainiar burujabetzak sortutako egitura politiko konstituzionalak, eta hortaz, 2001ean Estatuak aldaketa kualitatiboa egiten du euskal abertzaletasun kualitatiboari buruz bere diskurtsoan; esaten baita, Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen alde egiten dutenek, zehar bidez, ETAren indarkeria bidezko egiten dutela. Alderdi Sozialistak eta alderdi Popularrak abertzaletasun instituzionala iraganarekin eta zatiketarekin berdindu nahi dute, hedabide nagusienen zitalkeria lagun dutela, eta prezio honen guztiaren helburu nagusi izanen da, euskal herritarrak bergizarteratzea; bergizarteratzea, ipuin eta kontaera politiko berri bat erakundeetara eramanda, gizartean ondoren, txertatzeko.

•Alderdi Sozialista eta alderdi Popularra gogotik ari dira saiatzen euskal nortasuna diluitzen, urardotzen, Azken finean, geurea autonomia erkidego arrunta bihur dadin, estatu bateratuaren barruko administrazio gune deszentralizatu baten antzeko zerbait izan dadin. Hori, eta ez nazio proiektua oinarri hartuta, autogobernu handiagoa nahi duen herri. Ez dezagun ahaztu, Euskadi, Euskal Herria nazioa dela, Espainia nazio den bezala. Ezin onar daiteke Madrilen agintzen duen alderdiaren interesen mende egotea Euskadi.

•Juan Jose Ibarretxe lehendakaria bere kargutik kendu zuten proposamen berria plazaratu zuelako Euskadiren eta Espainiaren arteko harremanetarako, erabakitze eskubidea oinarri zuela; eta haien operazioa bideratu ahal izan da ezker abertzalea legez kanpo utzi dutelako.

•Ezker abertzalea legez kanpo uzteak gabezia demokratiko handia erakusten du. Ezker abertzalea erakundeetatik kanporatuta ere, izan izaten jarraituko baitu, eta ETAk halaber, izan izaten jarraituko du. Eta gehiago diot: ezker abertzalea legez kanpo utzita, zailago izango da hura demokraziara ekartzea, ETAren indarkeriarekiko loturak behingoz hautsita.

•Euskal Herriak ez dio uko egingo bere dituen eskubideen aldeko bilaketari, eta hortaz, alderdi bien -Sozialistaren eta Popularraren- estrategia ez da errotuko herri honetan; euskal arazoa konpondu nahi bada, aitortu beharko baita erabakitze eskubidearen baitako akordioren bat.

•Euskal gizarteak erantzun egingo du prozesu eraikitzaile hori gauzatzen den heinean; inongo herrik ez baitio bere erabakitze eskubideari uko egiten, beraren agintaritzan –eta aldi baterako- aldaketak gertatu izanagatik.

•Herri honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela uste dugun arduradunek, eskubide honenganako sinesmena osoa dugun arduradun politiko eta erakundeetakoek baliabide demokratikoak ezarri behar ditugu borondate hori gauzatu ahal izateko.

•Eta zentzu horretan, geure etorkizunari behar bezala neurria hartzeko, honako bost lan esparru ditut proposatzen, beti ere, erabakitze eskubidearen eta eman den gobernu aldaketari erantzun egokia ematearen bilaketan.

1.Euskadi-nazio, Euskadi-herri ideia indartu behar da; euskal nortasuna diluitzeko, ur-ardotzeko ahaleginen aurrean, sozializatze prozesu berriak zabaldu behar dira. Horretarako kultura politiko demokratiko europar eta aurrerakoiak beharko dira erabili.
2.ETAri aurre egiteko adostasuna eta babes etikoa bilatu behar dira; Biktimenganako aitorpena (biktima guztienganakoa) gizarte osoaren gizalegezko ahalegina izanen da; haienganako aitorpenean guztiok beharko dugu egin bat; aitorpenak beharko du erabatekoa izan; baina hala gerta dadin, maila etikoa egonen da aldeen alderdikerietatik babestuta guztiz.
Bestalde, ETAren indarkeriak zatiketa eta desitxuratzea eragin ditu geure artean, eta eragotzi guztiz, erabakitze eskubidearen aldeko estrategia demokratikoa erakundeetan finkatu ahal izatea. Erabakitze eskubidearen aldeko gunea estrategikoki eraiki nahi badugu, jarrera etiko tinkoa beharko dugu ezarri; Herri gisa aurrera egin nahi badugu, kode etiko ukaezin eta zorrotz baten baitan eginen baitugu.

1. Erabakitze eskubidearen gizarteratze lan sendoa egin behar da; Euskal Herriak eskubide honengan duen borondate politikoa uhin dinamizatzaile bihurtu behar dugun, euskal erakundeen eta Estatuaren arteko adostasuna baldintzatzeko adinakoa

2. Eragile politiko eta sozialen artean lan partekatua egin behar da erabakitze eskubidearen alde; Lankidetza eta elkarlan sare berriak eratu behar dira, alderdi politikoek gizartearen esparru desberdinetan dituzten harremanez gain.

3. Euskal gizartearen politikarenganako harremana indartu behar da; Politika egiteko gaur egun bizi ditugun baldintza sozialen indarrez, premiazko eguneratzea abiarazi behar dugu gizarte proiektu erakargarri eta modernoa eraikitzeko, eta honela barneratzeko geure sentitzen dugun gune zabal hori, non sentiarazten gaituen aske. Aske izango baikara gutariko bakoitza eta aske geure multzoa.

Horiek, laburbilduta, egoera politikoaren azterketa eta geure etorkizunari behar bezala neurria hartzeko proposamenak.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  • Manex — 2009-09-25 - 03:47:21 GMT 3

    azterketa ona , ZORIONAK MARKEL

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

 
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Blogosfera JELtzale

    Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu