Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Ona ez den lerroburua errealitateak eragotzi diezazun, ez onartu…

eajandoain @ 00:41

Hedabideen jarduna hain ari da kutsatzen, ahalegin berezia –eta nahitaezkoa- egin behar baita gure herritarrei helarazteko egiaz esan nahi dena. Ugariak dira azaldu genitzakeen adibideak; azken aste honetan bizi izan ditugunei jarriko diegu oraingoan arreta.

Prentsaurrekoa eskaini zuten joan den ostegunean Joseba Egibar eta Ricardo Gatzagaetxeberria geure Legebiltzarkideek, Patxi Lopezen “krisiaren aurkako plana” deituaren gainekoez iritzia emateko –egun bat lehenago eta lau haizetara zabaldua izan zena-. Eta laburbilduz, hona geureek esandakoak:

Lopezen gobernuari –bere ezintasuna dela eta- egin zaion kritika maila ikusita, ageriko egin behar izan dute PSOEk eta PPk krisiaren aurka neurri berritzaileak bultzatzen ari direla. Eta guztia, berriro ere marketin neurri berria besterik ez da, egiazko edukirik gabea.
Iruzur berria da, dagoeneko aurrekontuetan jasotakoari egiten baitzaio mozketa. Geure legebiltzarkideek adierazi zuten Ibarretxeren Jaurlaritzak 2009 urterako bere aurrekontuetan 1365 miloi euroko alorra ziola eskainita krisiari aurre egiteko “Euskadi Aurrerantz” akordioaren baitan –esan, aurrekontuek PSOEren baiezkoa jaso zutela-. Hau da, Ibarretxek jasotako bakar batetik egin litezke Lopezen halako lau, hauek 367 miloez ari baitzaizkigu. Nahiakoa zuten , zalantzarik gabe, aurrekontuetan jasotako hura indarrean jarri eta kito.
Ez da serioa; zuhurtziarik ez du –ezta beharko lukeen gutxienekoa ere-, besteak beste iragarri baitute sortuko omen dituztela 10000 lanpostu berri 3 hilaberen epean, eta 367 miloi eurorekin, Euskadi Aurrerantz hitzarmenak 20000 lanpostu berri sortzea zuenean aurreikusita, lau urtetan, 12600miloi euroko diru laguntza horri eskainita.

Plazaratu duten hori guztia ez da inolako “plana”, ez baititu horretarako gutxiengoak betetzen. Premiak jota daudela ikusita plazaratu duten “ebaki-itsatsi”aginduak izan dira.
Egibarrek eta Gatzagaetxeberriak beren prentsaurrekoan azaldu zuten PSOEk eta PPk “Euskadi Aurrerantz” egitsmoan jasotakoa hartu zutela oinarri –proposatzen dizkiguten ekimenetatik %90a Ibarretxerenak berean jasoak baizituen, baina hitzarmenak aintzat hartzen zituen beste asko, gehientsuenak, ez direla Lopezen delako horretan azaltzen. Beraien ebaki-itsatsi jardun zatarrak ez duela inondik inora Ibarretxeren zuhurtziarik , zioten.
Alde bakarreko “egitasmoa” da; alde bakar batetik etorri dena, gainontzeko euskal erakundeetako aterik jo ez duena.

Albistegiak entzun edo egunkariak irakurri dituen hark pentsatuko zuen “EAJ-PNVko horiek erotuta daudela, beren teilatura ari baitira harrika”: nork ulertuko du ba, egitasmo jakin bati kritika egitea bertan jasotzen diren neurrietatik %90a kritika luzatzen ari den alderdiak buru zuen gobernuak eginak baziren? Eta DVren lerroburu (EAJk Zapaterori eskua luzatzen dio aurrekontuen onarpenerako) irakurrita, eskizofreniaren mugetan ote gauden prentsaraziko dio, egunkari horretako lerroburuak ez baitu esaten geure babes hori baldintzatua dela, baldintzatuta dagoela hiru Aldundietako aurrekontuak onartzeari, eta estuki lotuta dagoela kontzertu ekonomikoaren blindatzeari. Eta jakina, egunkari DVk ez du ere esaten joan den eguneko Madrilgo plenoan, Erkorekak exijitu ziola Zapatero presidenteari itzuli ziezazkion Arabako ogasunari zor dizkionak, 456 miloi euro.

Kontua ez da hor eteten; prentsaurrekoan ohartarazi bazuten ere geureek PSOE eta PPren elkar-jokoa –akordioa itxi dute eta orain antzezpenean ari direla-, borobil ateratzen ari zaie alderdi biei, hedabideek haien jokoa jarraituta; borobil, lerroburuek esan baitute “PPk Lopezen plana duela baztertzen”, eta pozik daude denak: PSOEk PPren babesa jasotzen du zorpetzeko eta PPk saltzen du trukean ustez lortua duena.

Baina gehiago ere bada. Joan den asteartean hedabide guztietako berri nagusi zena –Gobernuaren txoke-plana- bigarren, hirugarren edo laugarren mailako izatera pasa da hurrengo egunean bertan. Dela opor fiskalak…, dela Zapateroren aldetik zergen igoera…, direla Garzonen adierazpenak… , hauek ditugu lerroburu egunkari gehientsuenetan. Ez al genion krisia gainontzeko guztiaren gainetik zegoela?

Eta orrialdea pasa dezagun kapitulua amaitu gabe, luzaroan aritu baikaitezke PSOEren eta PPren komunikabideen bitarteko manipulazioaz. Oraingoan kontentu azaldu bagaitezke ere; izan ere, Lopez osozko lehendakaria dela azaldu nahi horretan, paperak nola dituen galtzen ikusteko aukera eman digute. Hala egiaztatu ahal izan genuen joan den asteartean ETB2n eskaini zuen elkarrizketan, entzule goreneko orduan. Eskaeren araberako elkarrizketa izanen zen hura. Bere garaian Jaime Otamendik egin zionari kexu azalduta, ETBko zuzendariek gertuko kazetariak hartu nahi izan zituzten oraingorako, eta hartara arriskuetatik kanpo egon. Honela, egun ETBko albistegietako zuzendari Roberto Montalvilloz gain, gonbitea luzatu zioten EL Paiseko kazetari Isabel Martinezi, EL Correoko Olatz Barriuso ahaztu gabe –euskal abertzaletasuna “maitekiro” lantzen duten berriemaile bi-.

Kontua da, lotsagabeegia iruditzen zitzaiela nonbait kazetari ordezkaritza, eta Deiako Amaia Artetxeri luzatu ziotela deia, pentsatuz nonbait gazteegia zelakoan ez zuela arazorik eragingo.

Baina ustekabean, Deiakoak galdetu behar ez zuena bota zuenean (lepoa jokatuko genuke asteartekoa izan zuela ETBn Patxi Lopezi bere lehen eta azken elkarrizketa)… Lopez bere onetatik kanpo jarri zitzaion; bere onetatik kanpo Vanity Fair aldizkariaren gainekoez galdetu zionean…, edo Madrilgo gobernuak arabarrei zor dizkien 456 miloi euroei buruzkoez itaundu zionean. Ze uste zuten ba? Nor du Lopezek aholkulari elkarrizketak prestatzen dituztenean? Hain dituzte hedabideak kontrolatzen, lasaitasun osoz, harrokeria betean jokatzen baitute, eta emaitza horra. Lastima, elkarrizketa entzuleriaren %10ak soilik zuela jarraitu. Hori gertatzen da, Lopez jaunak ez duelako interesik pizten; entzule kopurua handiagoa izan balitz, gehiagok ikusi ahal izango zuten gizon honen “maila”. Izan ere, gauzak diren bezalakoak dira; alegia, urte luzeetan politikan arituta ezer erakutsi ez duenak, sekula santan ez du egingo.

Elkarrizketa bide, Lopezen “mamuak” ezagutu ahal izan genituen. Batetik nabarmenekoa dena ukatzen saiatu baitzen –PP gobernukide duela, alegia-; gogorarazi behar zaio Lopezi, lehendakari egin zutela PPren botoek eta delako Alderdien legeak. Bestetik, behin eta berriz ohi duenaren antzera, kontraesan sorta ederra bota zuen oraingoan ere; esan baitzuen gobernura iritsi zenean “kutxa hutsik” topatu zuela. Hori esan eta jarraian aipatu bazuen ere, euskal erkidegoa zorpetu litekeela, hain zuzen ere kontuak osasuntsuen dituen Estatuko komunitatea delako, eta Europako herri askoren gainetik ere egon dagoela. Ertzaintzan, terrorismoaren kontrako taldea sortu zutela esan zuen, joan den ekainaren 12an irrati frekuentzia bati adierazi bazion ere “…berria ez izanagatik ere, terrorismoaren aurkako talde berria sortuko da…”.

Oraingo geure kronika ezin amaitu dezakegu Chavesen bisitaren aipamenik egin gabe –Chavesen bisita, enpleguaren politika aktiboen transferentziaren berri emateko-. Oraingoan ere Sozialistak matxura duen merkantzia saldu nahian dabiltza, baina gaiak luzaroko duenez… beste asteren baterako utziko ditugu honen gainekoak. Ordura arte, ez ahaztu gobernu berri honentzat lelo dena “… aldi berrietako gobernu; ona ez den lerroburua, errealitateak eragotzi diezazun ez onartu…”.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

 
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Blogosfera JELtzale

    Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu