Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


ARRIOLAK GANDORRA ATERA DU!

eajandoain @ 13:13

Aste honetan Garraio sailburuak, Arriola jaunak, Odon alkatearen eskutik, lau haizetara iragarri du “Donostiarako metroaren egitasmoa”. Ez dute esan ordea, Gipuzkoako Aldundia, “Gipuzkoa Aurrera” estrategi hausnarketa taldearen baitan, Donostialdea metropoliaren metrizazio -Irundik Zarautz arte, Donostia zatia den baina ez osotasun- proposamen estrategikoa, lantzen ari dela. Eta “xehetasun” hau isiltzen dute besteei “informazioa bahitzea” leporatzen dietenek!

Ongi etorri egitasmora, Barriola jauna! Topoaren trenbide erdibiketari gar berarekin ekingo diozula eta Madril-Sevilla AVE-rena errepika ez dadila espero dezagun. Baina egia esan egitasmoarekiko zure benetako konpromisoari buruzko zalantza asko sortu zaizkigu, bat-bateko iragarpen bat bailitzan ikusten baitugu, gutxi landua; Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenak balaztatu eta Odon alkatea, berak hala eskatuta, “Gipuzkoa Aurrera” estrategi hausnarketa taldera gehitzea ekidin, nahi dituen iragarpena.

Baina hau ez da, gure Lurraldeari dagokionez, sailburuak azken egunotan argitara eman duen berri bakarra. Hondarribiko aireportuaren pista luzatzeko eta honen eragingarritasuna bermatzeko Sustapen Ministerioarekin akordio bat itxi duela, ere esan du. Honen bidez, gai hau “desblokeatzeko” irtenbide bat bilatu duela saldu nahi du. Baina, berriro ere, xehetasun bat ahaztu zaio: hartutako irtenbidea Foru Aldundiko arduradunek proposatutakoa izan da, hain zuzen, Arantxa Tapiak proposatutakoa duela bi urte. Eta, noski, ez du esaten, inondik inora, desblokeoa-ren puxtarria berarentzat izan dadin, Alderdi Sozialistak Ministeriotik blokeoa erabili duela azken bi urte hauetan.

Ertzaintzarekin erabili duten taktika bera da. Ertzaintzak, “orain”, bere lana Frantzian ere egin eta hango informazioa ere izango duela iragarri dute. Baina kasu honetan, Frantziako arduradunek argitu dute zer gertatu izan den: “ Ertzaintzak ez zuen Frantzian lanik egiten, Espainiako barne ministro ezberdinen erabaki politikoei esker”. Hau da, aurrena blokeoa, eta gero, blokeoa kentzearen puxtarria, niretzat. Honi, erakundeak interes orokorren aurka norbere alderdiaren intereserako erabiltzea, esaten zaio.

Herri Politikari helduz, aste honetan, PNVk egindako Erakunde-arteko Hitzarmen eskaintzak Lopezen Gobernuari eragin diola ikusi ahal izan dugu. Francisco Javier Lopezen gobernuaren ekintza faltak, egonkortasun politikoa eta ekonomikoa lortzeko adostasun zabaleko akordio proposamen bat eskaintzera bultzatu du PNV; erantzuna berehala ikusi dugu. Agirre sailburu sozialistak, presaka, gai zerrenda gabe eta formak mantenu gabe, EUDELeko presidentea eta Ahaldun Nagusiak goi-batzarrera deitu ditu. Erantzuna, sendoa eta zuzena izan da. Ahaldun Nagusiak ez dira joango baina ordezkariak bidaliko dituzte, Herria ez baitago denbora galtzeko. Zer ote hain garrantzitsua, deialdia, Patxi Lopez berak ez egiteko eta aipatu goi batzarrean ez parte hartu ahal izateko, “gizarte elkarrizketa mahaian” edo beste topaketetan egoteko arazorik ez duenean?

Bestalde, badirudi, momentuz, ez dela zentsura moziorik izango Araban. PPk haserre itxurak egiten ditu baina, harrapatuta dago. Bitartean PSEk ez du fitxarik mugitzen. Arabako sozialistek egin dute bere kalkulu politikoa eta momentuz ez dute PPri Araban garaipen hori eskaintzeko asmorik, hurrengo Foru hauteskundeetan lehen indarra izateko aukera eraldatuko liekeelako. Hala eta guztiz ere, horrek ez du, Damoclesen ezpata PNVren gainean mantentzea, kentzen, “ondo portatzen ez bada”. Guk zerbait badakigu sozialisten hitzaren iraungitasunaz eta bada denbora “PSEkin hitzarmen bat sinatzeko, papera, boligrafoa eta notarioa eraman behar direla” -damu da orain Alfonso Alonso-. Esperientziak erakutsi digu, eta hala diogu Alonso Jaunari, notarioak ere ez du bermatuko sozialistek emandako hitza beteko dutela. Bestela, bere bozka emaileei galdetu besterik ez du!


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

 
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Blogosfera JELtzale

    Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu