Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Estatu estrategiak Lopez eta Basagoitiren mugimenduak zuzentzen ditu.

eajandoain @ 23:01

PSOE eta PP partaide diren Estatu estrategia agerian geratu da berriro ere azken egun hauetan. Lopezen bilerak Zapatero eta Sanzekin eta PPren oharpena Arabako bere batzarkideek Xabier Agirreren gobernuaren aurkako zentzura mozioa dagoeneko sinatu dutela esanez, honen agiri argiak dira.

Pasa den astean, Lopez aurrena Zapaterorekin eta ondoren Sanzekin bildu zen. Joseba Egibarrrek zioenez, bilera hauek egungo Lehendakariaren “eskertze kapitulu” moduan kokatu daitezke. Lopezek, Espainiako Presidenteari Lehendakaritza lortzen lagundu izana eskertu behar zion, nahiz eta honek kongresuan bakarrik geratzea ekarri. Hala ere, zuzenak izan nahi badugu, argazkian Mariano Rajoyk eta Antonio Basagoitik ere agertu beharko lukete, Lopez ez bailitzateke Lehendakari izango, -Ibarretxe baino 88.488 bozka eta bost eserleku gutxiago lortu zituen- PPren 13 bozka eta noski Alderdien Legea eta esker abertzalea hauteskundeetara aurkeztea galarazi zuen epai judizialik gabe.

Sozialistek Lehendakaritza hartu zutenetik ohikoa denez, Sanzekin egindako bileran komunikabideen hedaketa izugarria izan zen. ”Lopezek Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren arteko 10 urteko inkomunikazioa hautsi du” zioten komunikabide guztiek gainzurikeriaz. Itxuraz, Sanzek ez zuen bilerarik egin Ibarretxerekin azken honen erruz. Berriro ere, komunikabideek ziotena errealitatetik urrun. Egia, bik ez dute hitz egiten batek ez badu nahi, baita, eta Sanzek, arrazoi politikoak medio, ez zuen Ibarretxerekin hitz egin nahi.

Orain Sanzek ez du eragozpenik Lopezekin hitz egiteko. Eta ez du eragozpenik, beraien arteko politika eta ideologia kidetza osoa delako. Duela bi urte bere fruituak eman zituen kidetza, Nafarroako Foru Hauteskundeen ondoren, hain zuzen.

Na Bai Nafarroako bigarren indarra izanik, Estatuarekiko obedientzia duten alderdiek bere indarrak batu zituzten Na Baik botererik izan ez zezan. Alderdi Sozialistak bere hitza jan zuen -UPNren alternatiba gisa aurkeztu zen hauteskundetara- eta Sanzi aldeko botoa eman zion inbestiduran. CFNko presidentzia galdu zuen baina ekintza honen ondorioz, Nafarroako eskuina zatitu zuen: UPN eta PP banatu egin ziren. Orain PPk hori ahaztu eta Lopez babesteko ez du arazorik, Euskadin, Estatu arrazoiak batzen dituelako: Espainiako batasuna beste guztiaren gainetik dago.

Baina PPk ere bere etekina atera nahi dio babes honi eta dagoeneko iragarri du bere 15 batzarkideek sinatu dutela Arabako zentzura mozioa. Basagoitik udako opor aurretik eztabaidatzea nahi duela dio behin eta berriro. Nahiz eta Arabako PSEk aurre egin, PPk Arabako Diputazioa hartzen badu, hurrengo Udal eta Foru hauteskundeetan aurre egiteko erakustoki izango duelako, eta lehiarako beraiek baino hobeto kokatua egongo delako, badirudi Alderdi Sozialistak etsi eta PPren nahia beteko duela. Espainian gehiegi dute jokoan. PSEk zentzura mozioari ezetz esango balio, PPren hitzaldia erraza litzateke : “Guk Patxi Lopez-i gure babes osoa eman diogu abertzaleak Ajuria Eneatik ateratzeko, Espainiako batasuna jokoan zelako, eta beraiek ez digute babesik ematen Arabako Aldunditik ateratzeko”. Gainera, Patxi Lopezek bere ahuldadean uste du, ezezkoa emateak ondorio zuzenak izango lituzkeela Legebiltzarrean eta egoera asko zailduko litzaiokela. Horregatik, Patxi Lopez bera izan da presaka eta korrika atera dena PPrekin hitzartutako akordiotik “ez dugu ezertan atzera egin”. Berriro ere, Estatu estrategia inposatu da.

Testuinguru honetan, PNVk erakundeen eta aurrekontuen egonkortasunerako eskaintza luzatu die alderdi guztiei, krisi egoera honi aurre egiteko. EBBren prentsa oharrak dio ” Eusko Alderdi Jeltzaleak, bizi dugun ekonomia eta giza abagunearen aurrean, ekonomia suspertzeko erronkari aurre egitea premiazkoa da, eta horretarako, erakunde indartsu eta gizarte honek aurretik dituen erronkei eta lehentasunei egokitutako aurrekontuak edukitzea, ezinbestekoa da. Horregatik proposatzen du krisitik ateratzeko, Udaletxeak, aldundiak eta Eusko Jaurlaritza, erakunde guztien indarrak batuko dituen, akordio handi hau”.

Azken finean, PSE eta PPk gizon eta emakume euskaldunon interesen gainetik estatu estrategia lehenesten duten bitartean, PNVk, aurrea hartu, buruzagi izan eta gainean ditugun arazoei aurre egiteko irtenbideak proposatzen ditu.

Merezi du aipatzea Rodolfo Ares-en azkena. Herrizaingo Sailak zenbait Alkateri, ez bakarrik Lekeitiokoari, baita Ondarrukoari eta beste hainbat herrietakoei ere, errekerimendu bat bidali die, 24 ordutan beren herrietako kaleetatik pintadak garbitu ditzaten agindua emanez. Nor da Komisaldegi-burua, emandako agindua ez betez gero, Alkateak balizko “erantzunkizun penalekin” mehatxatzeko?. Nor Sailburua bera?. Gure Alkateek urte asko daramazkite bakoitzaren herriko kaleak garbitzen inoren errekerimenduen beharrik gabe, Ares “aldaketaren” Ertzaintzaren buru izan baino askoz lehenagotik. Kontu honetan nabarmena izan da Gobernuak erakundeen arteko begiruneari muzin egin diola, inprobisazioa eta antzezpen nahia izan dituela guzti honen arrazoi. Horretaz ari garela, ez al da ba Odon izan urtero “negoziatu” duena presoen kartelak non kokatu San Sebastian bezperako danborradan.

Azkenik, ezin dugu amaitu kronika hau aste honetan Legazpin bizi izan duguna aipatu gabe. PSEko Gipuzkoako Udal Politikarako idazkariak, Jose Morcillok, ANVko alkateari zentzura mozioa aurkezteko eskatzeko aurpegia izan du.

Eta “aurpegia izan du” diogu, ANVko Plazaola jauna, zinegotzi sozialistak abstenitu egin zirelako baita gaur alkate, Morcillo jauna barne. Hauteskunde ondoren PNVk bere zerrenda-burua alkategai aurkeztu zuen, PNVren hiru zinegotzien eta EAren babesa jaso arren, ez zen alkate atera, zinegotzi sozialisten abstentzioak beharrezkoa den gehiengo osoa lortzea eragotzi zuelako, ondorioz, boto gehien lortu zituen zerrendaren hautagaia izendatu zen alkate. Eta orain zentzura mozioa aurkezteko eskatzen digute....

Hau da hau, alderdi Sozialistaren koherentzia!


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

 
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Blogosfera JELtzale

    Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu