Urkulluk iragarri duenez EAJ-PNV ez da aseko Estatutua “egokitzearekin” eta oraingo markoa birplanteatzeko deia egin du
eajandoain @ 13:53
Iñigo Urkullu EAJren EBBren Lehendakariak iragarri duenez EAJ ez da aseko Estatutua egokitzearekin. Urkulluk defendatu du "gai guztien inguruko erabakiak hartzeko gaitasuna" eta horrek "eramaten gaitu oraingo markoak birplanteatu behar direla pentsatzera". Halaber, baieztatu egin du Estatutua osatzeko eta autogobernua garatzeko Lopezen taldeak egin duen proposamena "engainuz beteriko gozokia izan daitekeela" eta azpimarratu du PP alderdia ez dela horrekin ados egongo.
Herri Irratia-Loiola Media irratiari eskaini dion elkarrizketan, Urkulluk azpimarratu du sozialistek eta Exekutiboak beren jarrera azaldu beharko luketela. Gogoratu nahi izan duenez Patxi Lopezekin elkarrizketatu zenean hamar jarduera lerroetan proposatu ziola "adostasun maila handira iristea" Autonomia Estatutuaren osoko betepenaren eta haren modifikazioaren inguruan. Hartan ere Urkulluk ez zuen erantzunik jaso.
Bere iritziz PSE-EErena "planteamendu engainagarria da" hauxe baita PSE eta PP alderdien artean adostutako akordioan aurreikusten den puntua. "Haren eraginez Patxi Lopezek PPko legebiltzarkideen babesa izan zuen eta uste dut PP alderdia ez dagoela ildo horretan".
"Hortaz, ez nuke gu engainatzeko gozokia jartzerik nahi. Argi eta garbi esan behar dute zein den puntu horretan PSE-EE alderdiak PPrekin duen oinarri akordioa.

Zabaldu
del.icio.us

Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi