Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


ETA, EZETZ. HERRIAK ETZAITU BEHAR.

eajandoain @ 11:55

Gaur goizeko 09:05etan ETAk pertsona bat erail du Arrigorriagan.
Kotxe azpian jarritako lehergailu lapa batek eztanda egin eta Espainiako polizia nazional bat erail du.
Beste famili zartatu bat bidean, beste famili desestrukturatu bat ETAren balentria, ekintza gogoangarrien zerrenda luzean, malko, garrasi,itxaropen eza, gorroto zaparrada gehiago gure herri honetan.
Oraindik ba al da, ekintza hauekin, gure herria egituratuko duela pentsatzen duenik?
Oraindik, sufrimendua sozializatzea sustatuz, herri hau eraikiko dela pentsatzen duenik ba al da mundu horretan?
Oker ez bagabiltza, GARAk ETAri egindako azken elkarrizketan, uda baino lehenago bukatuko omen zuten beraien hausnarketa estrategikoa, hori zioten...uda igandean hasten da. DANBA!!! esperantzari, DANBA!!
Beste pertsona bat bidean zerraldo, argazkilariak eta kamara non nahi, gatazka honi amaiera eman behar dioten politikariak, flash zaparradetan murgilduak, ukondo dantza, lehenengo lerro bila, izango da gaurko eta biharko jokoa.. beste behin, noiz arte??
Normalizazio politikoa ekarriko duen bakea, ez omen zuten gure Lehendakariarekin sinatu nahi, ez omen da inoiz EAJrekin sinatuko. Hori, ETArekin sinatu behar omen zen, PSOE dixit, kamera aurrean ez, noski!!
Bitartean, beste zerraldo bat lurrean...
NOIZ ARTE, JARRAITUKO DU DANTZAK!!!
Bihoa, Andoaingo EAJren gaitzespenik irmoena eta gure elkartasun zintzoena, Eduardo Pueyes Garciaren familia eta ingurukoentzat.
Irakurle, andoaindar, alderdikide, gogoratu, bihar udaletxe guztietan, eguerdiko 12.00tan kontzentrazioak egongo direla.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

 
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Blogosfera JELtzale

    Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu