Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


ANDOAINGO EAJ-PNVK DIO ANDOAINEK OSPITALEEKIN LOTUKO DUEN AUTOBUS-ZERBITZU ERREGULARRA IZANGO DUELA

eajandoain @ 17:27

Jeltzaleen udal zinegotzia Iñaki Egibarrek adierazi du “Andoain, Urnieta, Hernani eta Ospitaleak lotuko dituen zerbitzua, aldarrikatzen dugun lidergo partekatuar esker lortu dela”.

Andoain, Urnietak, Hernani eta Ospitaleekin erregulartasunez lotu duen autobus zerbitzua izango du. Albistea, Andoaingo jeltzaleen zinegotzia den Iñaki Egibarrek aurreratu du. Zerbitzu berri honen helburua, Iñaki Egibarrek azaldu duenez, ondorengoa da: “Ospitaleekin lotura zuzena izatea egiten diren bisitei. kanpo kontsultei eta langileiri irtenbidea emateko”. Ondorioz, gaur egun dagoen zerbitzua, Urnietatik egunean behin Ospitaletara ateratzen dena eta soilik egunean behin itzultzen dena, bertan behera geratuko da zerbitzu berria martxan jartzeko. Azken honek maiztasun handiagoa izango du.

Andoaingo udalan EAJ-PNV zinegotzi den Iñaki Egibarrek azaldu du “Urnieta eta Hernaniko EAJ-PNVko zinegotziekin batera zerbitzu hau martxan jartzeko herritarren eskaerak bildu ditugula”. Egibarrek nabarmendu du “dagoeneko Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuko Foru-Diputatu Arantxa Tapiarekin bilera izan dugula. Bilera horretan hiru herriak Ospitaleekin lotzeko moduak aztertu dira, beraz, zerbitzuak lehen bait lehen martxan jarriko da”.

Ildo berean, EAJ-PNVko zinegotziak azpimarratu du “Andoaingo EAJ-PNVk herritarren mugikortasuna hobetzeko egiten duen apustua”. Eta argitu nahi izan du: “errepideen eta garraio publikoaren hobekuntzak mugikortasun terminoaren baitan daude”. Era honetan, Egibarrek esan du “EAJ-PNV lanean ari dela andoaindarrek zerbitzurik egokienak eduki ditzaten”.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

 
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Blogosfera JELtzale

    Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu