Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


ALDERDIAREN NORABIDEA

eajandoain @ 18:37

Azkenaldi honetan, alderditik kanpo kantari dabiltzan asko eta askok, Legebiltzarreko hauteskunde ondoren, alderdiak jorratuko duen bideaz kezkatuak ikusten ditugu.
Aste honetan lasaitzeko aukera izan dutela pentsatzen dugu, zeren adi egon badira, alderdi honen pentsamenduen isla diren hainbat burukidek, alderdiaren pentsamendua publikoki adierazi baitute, alderdiaren bide orria bermatzen duen txosten politikoaren ildoan.
Horrela, Markel Olano, Gipuzkoako Aldun Nagusiak, lehen Foru Aldundia eratu zela, 30.urteurreneko adierazpen instituzionalean, erabakitze eskubidea aldarrikatu zuen.
Guztiok dakizkigun arrazoietatik, Lehendakaritza uztera doan, Ibarretxe Lehendakariak, ere, irmo, sendo, erabakitze eskubidearen aldarrikapena, herri honen eskubideen defentsa eta herri honen garapenaren kudeaketa, egindako gestio ekonomikoak goraipatu ditu.
Beraz, aztoratuak, kezkatuak zabiltzatenok, badakizkizue, alderdi honek jorratuko dituen bideak, herri honen garapena sendotuko dituen zutabeak.
1.- Erabakitze eskubidearen defentsa eta aldarrikapena.
2.- Bake eta normalizazio politikoa lortzeko ekimenak jorratzea.
3.- Herri hau garatzeko, herri honetako biztanleen egunerokotasuna bermatzeko, herritarren beharrei erantzuteko, beharrezko diren ekimenen kudeaketa, gestio ekimenen jorraketa.

EUSKARAZ

Lehen Foru Aldundia eratu zeneko 30. urteurrena
Diputatuen Kontseiluaren adierazpen instituzionala


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

  • Zenbatzailea 2009-12-12an ipinia, goizeko 9:00etan
    • ONGI ETORRIAK GUZTIAK
  • contador de visitas
    sarrera
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu