ABERRI EGUNEAN
eajandoain @ 15:20
BAI, horixe egin behar dugu, apirilaren 12an, igandean, euskotar sentitzen garen guztiok, gure aberria Euskadi edo Euskal Herria dela pentsatzen dugun guztiok.
Goizean, nola ez, ikurrin jartzea izango dugu eta ondoren, Andoaingo alderdikideok elkarrekin egun garrantzitsu hau ospatzeko beta edo aukera izan dezagun, jakin, goizeko 11.00tan, Meza Nagusia, Tourseko Martin Deunaren parrokian, ospatuko dugula, zendu diren alderdikide guztiak gogoratuak izango direlarik.
Ondoren, Batzokian, hamaiketakoa izango dugu, bertara, Andoaingo herritar abertzale guztiak gonbidatuak daudelarik.
Beraz, bertaratzen bazara irakurle, bertan elkar ikusiko dugu.
AAHHH!!! Ipin ezak, ahaztu gabe, ikurrina etxeko leiho edo balkoian.

Zabaldu
del.icio.us

Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi