Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


URRIAK 25, GUZTIOK LEGUTIORA

eajandoain @ 00:08

dibujo.jpg

Dagoenez jakinaren gainean egongo zareten bezala, EAJk, EAk, EBk eta Aralar alderdiek, datorren urriaren 25ean, erabakitze eskubidearen aldeko ekimen bateratu bat egitea adostu dute.
Guzti hau, Euskal Legebiltzarrak, gehiengo osoz, onartutako kontsultaren legea oinarri harturik, Espainiako Gobernuak kontrako helegitea jarri eta beraien irizpide politikoz aukeratutako Auzitegi Konstituzionalak GALarazi duen eta iragarrita zegoen kontsulta debekatzearen kontrako ekimena da.
Ekimena, “Hitza Hitz” lelopean, Gernika, historian zehar, euskaldunon askatasun sinbolo edo ikurra den herria, gaur egun, euskaldun gehiengoaren, borondatearen ordezkari nagusia den Legebiltzarra kokatzen den hiriarekin, Gasteizekin, batuko da.
Subjektu politikoaren definizioa, debekatutako galdera eta galdera horientzako erantzunak, fisikoki , lurraldean bertan kokatzean datza ekitaldi ekimena.
Parte hartu nahi duen herritarrek, EUSKAL, HERRIA, BAKEA, BAI, ERABAKIA, eta BAI hitzak, herri estrategikotan osatuko dituzte.
Guk, andoaindarrok, Legutiora zuzendu behar gara, eta ERABAKIA hitza osatu beharko dugu.

Horretarako andoaindar eta euskal herritar abertzaleen partaidetza bultzatu beharra daukagu, egoera politiko sasi demokrata honetan, gure ahotsa entzunarazteko unea da, ezin gara besoak gurutzaturik gelditu, gure ezinegona adierazi beharra dago.
Beraz, datozen egunotan zuekin hartu emanetan ipiniko gara eta bertaratzeko, autobusak, ipiniko direla jakin eta xehetasun gehiago jakinaraziko dizuegu.
Beraz, bertaratzeko jendea animatzen hasi.

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, beti bezala, batzokiko telefono zenbakira dei dezakezu.(943 59 26 01 arratsaldero, 6:00etatik, 8:00retara). (edo andoain.eaj-pnv@gipuzko.com korreo elektroniko bidez).
Horrela ba, besterik ezean, har ezazue gure agurrik beroena.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

 
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Blogosfera JELtzale

    Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu