IRAILAK 28an ALDERDI EGUNERA
eajandoain @ 15:13

Urtero bezala, jadanik gainean dugu aurtengo Alderdi Eguna.
Irailaren 28an ospatuko da Forondan eta egun horretarako, ohikoa dugun bezala, autobusa antolatu dugu.
Batzuk, aste bukaera pasatzera joateko asmoa izango dute, besteek, arrazoi ezberdinengatik kotxez joateko nahia dutela ere azaldu edo jakinarazi digute.
Hala eta guztiz ere, ohikoa den bezala, autobusez joateko nahia dugunok, aukera hori ere badugu, beraz kontuan izan, lehengo urtean autobusa bete zenez, batzuk kotxez joan behar izan zutela.
Aurten horrelakorik gerta ez dadin, autobusean joateko izena emateko azken eguna, irailaren 21a izango da (horrela, beti dago bigarren autobus bat ateratzeko aukera).
Beraz, egun eder honetan parte hartu nahi baduzu, dei ezazu lehen bait lehen batzokiko telefono zenbakira: 943 59 26 01 (arratsaldeko, 6:30etatik, 8:30etara). (edo andoain.eaj-pnv@gipuzko.com). Bertan xehetasun gehiagoren berri emango zaizu.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi