GALDEKETA BAI
eajandoain @ 16:13
Iritsi zen Ekainaren 27a, onartu zen azkenean eta espero bezala, hauts guztiak jorratu eta demonio guztiak dantzan jarri zituen eta oraindik hala dihardute.
Lehenengo minututik aurrera, bozgorailu guztiak, amplifikadore erosoenekin martxan jarri zituzten, sampler modernoen distortsioekin nahastu eta badatozela, badatozela ... behin eta berriro entzuten diegu, behin eta berriro espainiar herri xehean ederki txertatu nahi duten ideia errepikatzen dute, badatorrela euskal tsunamia...eta bitartean, hemen, euskal lurrean, eguneroko gure lanetan dihardugu, eguneroko eginkizun eta lanetan murgildurik.
Jendeak, orokorrean nahiko lasai dirudi , ez da aztorapen izugarririk sumatzen, eman beharreko pauso natural bat eman dugun ikuspegia dauka gizarteak, eta aurrera egiteko nahia islatzen da.
Espainiar hedabideetan berriz, guztiz alderaztzizkoa gertatzen da, guk txuri ikusten duguna,... beraiek beltza. Guretzat ederra dena, beraientzat infernuko ateko sarrerak dira...
Eta okerrena, pentsamendu hori, behin eta berriz, gizarteratzen saiatzen dira .
Orain, gizartearen borondatea zein den jakin nahi izatea, eta gizartearen parte hartzea sustatzea, horrela demokarazia garatuz, gizartea erdibitzea, krispatzea edo ernegatzea omen da, auskalo zenbat astakeri entzun behar ote ditugun kontsulta eguna iritsi aurretik.
Hasteko herri borondatearen ordezkaritza nagusia duen Legebiltzarraren erabakia zein zen jakin aurretik, Espainiako Gobernuak ZP buru, beraiek, demokraziaz duen ikuspegi lausotua, ederki asko zabaldu dute lau haizetara, erabakia jakin bezain azkar, konstituzionalak geldituko duela zihurtatuz. Sasidemokratak.
Ondoren gutaz duten errespetua ere ederki asko, inongo disimulorik gabe agertu dute, ikerkuntza Euskal Gobernuak kudeatzea, euskaldunoi etzaigula komeni esanaz....
Aurpegia behar du!!!!Galdetu al digute????
Horra hor gizarteari galdeketa egiteko beste arrazoi bat, eta gogora dezagun...30 urte daramate beraien LEGEA BETE GABE.

Zabaldu
del.icio.us

Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi