LEHENDAKARIA AURRERA
eajandoain @ 14:30

Lehendakariak, gaur datorren urrian egin beharreko herri galdeketako 2 galderak aurkeztu ditu.
Berak, argi eta garbi adierazi nahi izan du:
Galdeketa egiteko arrazoi nagusia BAKEA lortzea dela, eta ETAri behin betiko desagerpena exigitzeko modu eraginkorrena, Gasteizko Parlamentuak onartu eta aurrera eramango, aurrerantz bultzatuko duen bidea dela.
Bestetik, etorkizuna erabakitzeko eskubidea, bakegintzarako beste pauso garrantzitsua, Euskal Herrian dagoela eta ez Madriden.
Hauek dira Eusko Jaurlaritzak adostutako galderak:
1. Ados al zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?
2. Ados al zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?
http://www.gipuzko.com/web/eusk/berriak2.asp?id_not=18753

Zabaldu
del.icio.us

Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi