URKULLU Andoaingo Batzokian
eajandoain @ 12:17
Joan den ostiralean, Iñigo Urkullu EAJko EBBko Predidentea, Andoaingo Martin Ugalde Kulturgunera, Martin Ugalde Foroan hitzaldia ematera gonbidatua izan zela aprobetxatuz, ondoren Andoaingo Batzokia ezagutzera gonbidatua izan zen eta bertan, Foroan bere hitzaldia entzutera joan ginen alderdikideekin egoera politikoaz hitzegiteko aukera izan genuen.
Bertan alderdikideekin solasaldi interesgarria izan zuen eta Iñigo erantzunetan oso argigarria izan zela adierazi behar da.
Bertan alderdiak daraman ibilbide politikoa, Lehendakariaren ibilbide orriarekin bermatua dagoela adierazi zuen eta euskal gatazka konpontzeko proposamenaren lehenengo pausuak dion bezala, oraingo ekimen politikoa , Espainiako Gobernuko Presidenteari AKORDIO POLITIKORAKO ESKAINTZA, luzatzean datza .
Ibilbide orria pausoz- pauso jorratu behar dela aldarrikatu zuen eta bukaeran pentsatzea baino, ibilbide orriari dagozkion momentuko pausuak bultzatzea eta bertan murgilduz eta jorratuz, bakarrik irits gaitezkeela helmugara, helburura, adierazi zuen, besteak beste...

Zabaldu
del.icio.us

Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi