Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


MANIFESTALDIRA JOATEKO AUTOBUSA

eajandoain @ 15:06

Auzitegi Gorenak Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Eusko Legebiltzarraren burujabetasuna babesteagatik auziperatu ondoren sortu den egoera politiko larriaren aurrean, ezinbestekoa da, demokrazia amildegira daraman estrategia salatuz, gure ahotsak goratzea. Epaile zehatz batzuk “partisano” gisa, herritarren borondatearen aurkako ariete gisa, erabiltzen duten estrategia salatzeko altxatu behar dugu ahotsa.

Hori dela eta, Andoaingo EAJk, inoiz baino gehiago, ekintza politikoa aldarrikatzen du. Andoaingo EAJ kideok, elkarbizitza eta ulermena oztopatzen duten traba zein eragozpenik gabeko ekimen politiko eta instituzionala aldarrikatzen dugu. 

Horrela, urtarrilaren 26an, larunbatean arratsaldeko 18.00tan, Bilbon ospatuko den manifestaldirako deia luzatzen dizuegu eta bertaratzeko asmotan dagoenak, jakin dezala Andoaingo Batzokiak autobus zerbitzu bat ipiniko duela eta izen eman nahi duenak, batzokira dei dezake. (arratsaldeko, 6:30tatik, 8:30tara; 943 59 26 01).


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

  • Zenbatzailea 2009-12-12an ipinia, goizeko 9:00etan
    • ONGI ETORRIAK GUZTIAK
  • contador de visitas
    sarrera
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu