PSOE Lasai nahi duanean IU nahi duanean PP
eajandoain @ 11:21
Batzarraldian ikusitakoari erreparatuta, sozialistak abantaila handiarekin jokatuko dute agintaldi onetan . Garrantzi eta eraginkortasun handien duten gaietan gobernukide duen IUren babes osoa dauka. Babes horrekin nahikoa ez eta IUk pixkat gogor egin lezaken gaietan (Hirukoarekin zer ikusi dezaken edozein gai) PPren laguntza jasoko du.
Beraz, PSE-EE kezkatuta agertzeko arrazoirik ez du, aliatuak dituelako politikagintzan dabiltzan ezkerreko eta eskuineko alderdien artean. Bitxia bada ere, batzuetan hiruko gobernua dirudi Andoaingoak.
Hau komeria PPko Canok behin eta berriz aitortu du ez dela oposizioko hautetsi izatera ohitzen eta IUko Barreiro, hau berriz ez da gobernatzera ohitu eta oraingoz, isiltasunaren estrategia jarraitzen ari da.
ZERGAK ETA TASAK
Igoerak
Ondasun higiezinenak %10eko igoera
- Ura %15eko igoera
- Zaborra %25eko igoera
EAJko Gurutz Irigorasek estrategia falta egotzi zion alkateari, “Zortzi urte pasako dira eta oraindik ez dakigu zein den zuen politika fiskala”. Sozialisten plana erretiratzea eskatu zuen, nahiz eta horrelakorik ez zela gertatuko aitortu zuen.
IUko Sergio Barreirok ez zuen hitza hartu.
Bozketaren emaitza:
Alde: PSE-EE, IU-EB, PP.
Aurka: EAJ-PNV, EA.
EUSKARA
Udal gobernuak idazkari eta Gizarte Zerbitzuetako arduradun lanpostuak betetzen dituzten langileei dagokien 4. hizkuntza eskakizunaren derrigortasun-araudi orokorra betetzetik salbuestea proposatu zuen, dagoeneko 3. hizkuntza eskakizuna lortu zutelako.
Udal arduradunengan euskararen aldeko pausu eraginkorrak egiteko borondate falta salatu zuen EAJk. EAk ere proposamenarekin desadostasuna agertu zuen.
Bozketaren emaitza:
Alde: PSE-EE, IU-EB, PP.
Aurka: EAJ-PNV, EA.
KONTSULTA
PPko Canok Ibarretxek 2008rako EAEn iragarri duen herri kontsultaren harira aurkako mozioa aurkeztu zuen, urgentziazko prozedura bidez.
EAJ, IU eta EA alderdiek proposamen horri aurre egiteko kontsultaren aldeko beste proposamena aurkeztu zuten. Estanis Amutxastegik Ibarretxeren asmoen aurka hitz egin eta, xehetasunak xehetasun, PPk aurkeztu zuenaren alde egingo zuela iragarri zuen.
Aurreko batzarraldietan gertatu bezala, ika-mika handia sortu zen Egibar, Cano, Amutxastegi eta Gabarain udal hautetsien artean.
PPk aurkeztutako mozioa:
Alde: PSE-EE, PP.
Aurka: EAJ-PNV, EA, IU-EB.
Hirukoaren proposamena:
Alde: EAJ-PNV, EA, IU-EB.
Aurka: PSE-EE, PP.

Zabaldu
del.icio.us
Erantzun bat »
eajandoain — 2008-01-06 - 04:39:21 GMT 1
En primer lugar pedire disculpas, por haber tardado tanto en contestarte a una aportacion tuya a nuestro blog.
Comentarte que con motivo de las vacaciones Navideñas y una pequeño contratiempo, la verdad el blog lo tenemos un poco "dejado", en breve esperamos ponernos manos a la obra
Gracias de nuevo y Feliz Año Nuevo
eajandoain.nireblog.com
Erantzun bat idatzi