Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Bertso afari Arrakastatsua Andoaingo Batzokian

eajandoain @ 15:32

bis.jpg

Bertso afari arrakastatsua ANDOAINgo BATZOKIAN

Aurreko larunbatean Andoaingo Batzokian ospatu zen Bertso Afariak izugarrizko arrakasta lortu zuen andoaindarren artean. Batzokia txiki geratzeaz gain (txartel guztiak saldu ziren) izugarrizko gaua iragan zuten bertara hurbildutakoek. Izan ere, gauari giroa jartzen bapo lan egin zuten bertara hurbildu ziren Irazu, Peñagarikano eta Mendiluze bertsolariek.Ederki erakutsi zuten, mihia dantzatzen eta ahal zutenean besteari akuilua sartzen trebeak zirela. Gai bezala, ez zen falta izan egun hauetan ahoz aho dabilen Ultzamako perretxikoen gaia. Lerro hauen bitartez, Andoaingo Euzko Alderdi Jeltzaleak bertara hurbildu ziren guztiak eta bereziki hiru bertsolariak eskertu nahi ditu.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  • Koldo — 2007-09-20 - 23:50:07 GMT 1

    Argazkia , benetakoa bada , OSO ONA
    Herri onen aurre pausorako elkar ulertu behar gera.
    Eskerrik asko Andoaingo Batzokiko kideei Jexux Mari Irazu , Peñagarikano eta Mendiluze gonbidatzeagatik
    Eskerrik asko Irazu , Peñagarikano eta Mendiluze Batzoki batean zuen saioa eskaintzeagatik. Ez dut uste bertso gehiegi eskainiko zituztenik Batzokietan
    zergatik ? agian beraiek ez zaituztelako gonbidatu , agian gonbidatu eta ez joatea erabaki esan duzuelako, horrelakoak gera Euskaldunak gure artean mokoka eta etsaia eskuak igurzten.
    Beraz bi aldeek eman duzuen pausoagatik ZORIONAK
    Lehenago enteratu banintzan ni ere joango nintzen
    Ni Batzokira ? Eta zergatik ez
    Ireki dezagun mentalitatea eta handiagoa egingo dugu denon artean gure Euskal Herria

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

  • Zenbatzailea 2009-12-12an ipinia, goizeko 9:00etan
    • ONGI ETORRIAK GUZTIAK
  • contador de visitas
    sarrera
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu