Bertso Afaria ANDOAINgo BATZOKIA elkartean
eajandoain @ 17:27
Udako oporren ondoren, mendeurrenaren ekitaldiei beste bultzadatxo bat emateko asmoz dihardute oraingo honetan ere jeltzale andoaindarrek. Irailaren 15ean, larunbata, Bertso Afaria antolatu dute, besteak beste.
Irailaren 15ean, larunbata, arratsaldeko 20:30etan izango da Bertso Afaria, eta bertan parte hartuko duten bertsolariak Jexux Mari Irazu, Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze izango dira, gai-jartzailea gisa Jose Manuel Oyarzabal izango dutelarik.
Bestalde, afaria eta bertso saioa bitartean, mendeurreneko bertso paper lehiaketako sariak banatuko dira. Interesgarria izango litzateke, afarirako izena lehenbailehen ematea, afarian zenbat izango garen jakin dezagun. Izenemate-epea irailaren 3a da eta bertso afariaren prezioa, berriz, 20€koa.
Bertso afarira etorri nahi duen orok dei dezala lehenbailehen 943592601 telefono-zenbakira (Andoaingo Batzokia) edo bidal dezala posta elektroniko bat eaj-andoain@euskalnet.net helbidera.

Zabaldu
del.icio.us

Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi