Bizkaialdean daukaguan lagun batek bidali digun idatzia argitaratuko edo weberatuko dugu. Idazleak idatzitako hizkuntza errespetatu dugu. Barkatuko diguzutelakoan, eskerrak aurrez.
Idatzia CELA andereari zuzendua da. Euskara eta gaztelania parekatu nahi omen ditu. Beraz, nahiz eta horretarako gure HERRI eta UDALEAN nahiko lan izan, bere nagusia den FRANCISCO LOPEZen herrian hasteko aukera dauka, idatzi hau norbaitek helarazten badio behintzat, gure idatziak eta web orria irakurtzen duenik ez baitugu espero.
Beno hor doakizue.
Cobran por hablar en Euskara
Irakurri gehiago »
eajandoain — 2009-11-19 GTM 3 @ 18:58
Erantzunak ikusi/idatzi
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

Bihar iritsiko dira etxera, Alakranako arrantzaleak. Bihoakie gure agurrik eta elkartasunik zintzoenak.
Askatu zituztela jakin eta gure hedabideetan emandako berriak ikuskatzera ekin diogu, eta nola ez, informazioaren kudeaketak harritu gaitu.
Atzo, GAUR EGUNen, Zapatero zuzenean sartu zuten eta PPko Rajoi, zoriondu zuen, bahiketak iraun zuen denbora guztian, PPk izan zuen errespetuagatik. Horixe esan eta zuzeneko emisioa moztu zuten, gainontzeko alderdiak ikasteko ikasgaia ote zen??
Gaur berriz, arrantzaleen herrietako alkateek, Eusko Jaurlaritzak eta gobernu espainiarrak familiei eta beraiei emandako tratu ezkor eta desegokia salatu dute, bahiketaren kudeaketan inprobisazioa eta noraeza, nora jo jakin eza, zer egin jakin eza, izan direla nagusi, ozen salatu dute.
Ondoren, euskal arrantzaleen familien hitzak, ezin izan ditugu, gaurko GAUR EGUNen entzun, dirudienez, CENSURIOrentzat jasangaitza izango zen, eta Galizako kideen familiakoen hitzak entzun ditugu, non hauek esandakoa nola ez politikoki zuzena izan da.
Bazpare, Euskal Telebista batek, Galizaraino joan behar izan du, familien hitzen bila, gerturago zituenak arriskutsuak izango ziren, PPSOEko TBistako kudeatzaileentzat, Censurio eta enparauentzat.
Baina, azkenean, KUDEAKETA desastrosoa izan dela baieztatzen duten hitzak entzun dira, orain gogoan ez dugun TB kate batean. Basagoitik, gogor kritikatu du PSOEren noraeza. Ez al du, esandakoak esan eta gero barkamenik eskatu beharko? Ez. Bi aldeek dute bata bestearen beharra. Erlazioan, prima la razón de estado. Madrideko telebista batean agertu da, hango boto jolaserako ziren.
eajandoain — 2009-11-19 GTM 3 @ 01:49
Erantzunak ikusi/idatzi
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
Eguigurenenak ulertzeko, atzera egin behar dugu 2000ko urriaren 5era, Ibarretxe lehendakariari zentsura mozioa aurkeztu zitzaioneko –eta Nikolas Redondo ordezko egin nahi- hartara; orduko hartatik ez da gaurdaino berriro ere jaitsi Legebiltzarreko hizlari-taulara.
Aipatu testuinguru politikoan azpimarragarri dira, bakezko ekimen Lizarra-Garazi bertan behera gelditu zela, ETA, bere su etena hautsita, sozialistei bortizki erasoan hasi zitzaiela –eta Buesa, Jauregi, Lluch… erail-.
Irakurri gehiago »
eajandoain — 2009-11-19 GTM 3 @ 01:13
Erantzunak ikusi/idatzi
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
Para entender al Sr. Eguiguren hay que retrotraerse a su discurso en el Pleno del Parlamento Vasco el 5 de octubre del 2000 defendiendo la “moción de censura” contra el Lehendakari Ibarretxe y proponiendo a Nicolás Redondo como alternativa. Desde dicha fecha el Presidente de los socialistas vascos no ha bajado a la tribuna de oradores en el Parlamento Vasco.
El contexto político de aquél pleno era el intento fallido de pacificación de “Lizarra-Garazi”, la ruptura del alto el fuego por parte de ETA, con un ensañamiento especial con los socialistas ( Buesa, Jáuregui, Ernest Lluch...).
Irakurri gehiago »
eajandoain — 2009-11-19 GTM 3 @ 01:08
Erantzunak ikusi/idatzi
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

Azaroak 19, osteguna
GAIA: “EUSKARA”rik gabe ez dago Euskal Herririk.
Hizlaria: Markel Olano
Tokia eta ordua: Tolosako KULTUR-ETXEA,19,30etan.
eajandoain — 2009-11-19 GTM 3 @ 00:57
Erantzunak ikusi/idatzi
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

Martin Ugalde Kultur Parkeak eta BERRIA egunkariak, Martin Ugalde Foroaren ekitaldira azaltzeko deia luzatu du.
Ekitaldia, azaroak 18an izango da, datorren asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.
Bertan:
"NAHIKOA DA ESATEKO UNEA IRITSI DA. KATALUNIAK ESPAINIAREKIN DUEN ASPERDURA ULERTZEKO GAKOAK" liburuaren aurkezpena dela eta, mahai inguru bat antolatu da, honako hizlariek parte hartuko dutelarik.:
TONI STRUBELL- Liburuaren egilea.
MARTIN ARANBURU- Liburuaren hitzaurrearen egilea.
CARLES MORA i TUXANS- Arenys de Munteko alkatea.
Bertan alkar ikusiko gara.
eajandoain — 2009-11-11 GTM 3 @ 04:27
Erantzunak ikusi/idatzi
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
Azken ordukoak, ARABATIK BLOGetik hartuak. Eskerrak hemendik. IRAKURRI GEHIAGO/LEER MAS
eajandoain — 2009-11-10 GTM 3 @ 16:11
Erantzunak ikusi/idatzi
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
Gaur ere bozgorailuak martxan, beraiek kontrolatzen dituzten ikus eta entzunezko propaganda hedabide nagusi guztietan.
Jendea aztoratua sumatu dute azken aldi hontan, eta jakina... dirudienez, aste bukaera osoa, lasaitzeko medizinaren bila pasako zuten, Rubalcaba eta enparauek..
Beraz, ikus edo entzuteko aukera izan ez baduzu, hortxe doa, jendea lokartzeko asmatu duten azken leloa.
Alakranaren negoziaketek,3 aste iraungo dute. Hauxe diote. Ez al da bi somaliarrak etxeratzeko prozedura judizialak behar duen denbora berbera izango? Bitartean, arrantzaleak eta familiarrak une beltz eta latzean murgildurik, egoera larrian, Espainiar estatu propagandista eta ez eraginkor honek sortutako arazoagatik.
ZPk berriz, Xabier Letek, amaren bularra abestian idatzitakoa gogorarazi digu:
"...Ixilik egoteak, zenbat balio dun.."
Bai, Somaliar piratak komunikabidetan esandakoak entzunez gero, negoziaketetan erabili eta negoziaketak okertzeko izan daitezkeela gogorarazi digu.
Beraz, guztiok ixilik!! PSOEko señoritoei ezin zaie kritikarik egin.
Beraien anka sartzeak, bakoitzak bere golkorako gorde beharrekoak dira, ezin dira lau haizetara munduratu, TO!!!
Bizkorra, tipoa, Zapatero hau!! Noski, anka, kaka pilatik atera eta pixa putzun sartzen duenak, kiratsa gehiegi zabal ez dezan, anka eta mingaina gehiegi mugitzea ez baitzaio komeni!!
Bitartean non da Francisco Lopez...ah, hortxe dago bai!!! Non egongo da ba bestela???
BURUNtZAZPI
eajandoain — 2009-11-10 GTM 3 @ 02:45
Erantzunak ikusi/idatzi
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
Uzturre Fundazioak antolatutako hitzaldi zikloa
“Abertzaletasuna zure eginez bizi” lemapean hitzaldi ziklo bat antolatu du Tolosako Uzturre fundazioak. Bertan hizlari gisa arituko dira Xabier Arzalluz, Markel Olano, Joseba Egibar, Juan Jose Ibarretxe eta Iñigo Urkullu.
Halaber, zikloarekin batera, aurten hil diren lau jeltzale esanguratsu gogoratuko ditu Uzturre Fundazioak: Jose Maria Agirre Txato Jaurlaritzako Ekonomia sailburua eta Kutxako lehendakari ordea izandakoa, Mikel Atxaga kazetaria, Gorka Agirre EAJren nazioarteko harremanetarako arduraduna izandakoa eta Begoña Revuelta Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea eta Juan Jose Ibarretxeren idazkaria izandakoa.
Hitzaldiak azaroaren 12an, osteguna, hasiko dira Xabier Arzalluzen eskutik. Gaia: “EUSKAL HERRIA, mapa bat baino gehiago”.
Ondoren 19an, berriro ere osteguna, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olanok, “EUSKARArik gabe Euskal Herririk ez” hitzaldia emango du. Bi hauek Tolosako Kultur-Etxean emango dira.
Hirugarrena Joseba Egibarren eskutik etorriko da. Erabakitzeko Eskubideaz arituko da GBBko presidentea, “Erabakitzeko Eskubidea: arazo ala konponbide”. Hitzaldi hau ostiralean izango da, azaroaren 27an, Tolosako Batzokian. Aurrekoak bezala hitzaldi irekia da.
Eta azken hitzaldia Juan Jose Ibarretxeren eskutik abenduaren 3an, osteguna, Tolosako Kasinoan. KONPROMISO POLITIKOA izango du mintzagai Lehendakariak.
Zikloari amaiera emateko Uzturre fundazioak abenduaren 13rako, igandea, saio eta jaialdi politikoa antolatu ditu. Bertan aipatu lau alderdikideen oroipen berezi bat egingo da. Jaialdia 12etan hasiko da eta egun osoan zehar ospatuko da. Hitzaldi politikoa hamabi eta erdietan izango da Joseba Egibar eta Iñigo Urkulluren eskutik.
eajandoain — 2009-11-10 GTM 3 @ 01:21
Erantzunak ikusi/idatzi
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
1
2
3
4
5
6
>>