Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Kategoria: Sukaldaritza jardunaldiak

SUKALDARITZA JARDUNALDIAK. ARGAZKI GEHIAGO.

eajandoain 07/11/2009 @ 01:39

SUKALDEAN

Miren Erkiziak, sukaldari jardunaldien argazki gehiago, helarazi dizkigu, eta guk, nola ez blog honetara dakarzkigu, beti ere,bere baimenarekin noski.
Zertarako? blog honetan pausatzen diren, herrikide, lagun, bisitari, atzerriko euskaldun,e.a. hemen bizi izan duguna, hemen sentitu duguna, usaumen eta dastamenaren bidez barneratu ditugunak... beraiek ikusmenaren bidez dastatzeko, argazkiek pairatu nahi izan duten sentipenetan murgiltzeko, parada, ikusmenaren bidez lortzeko aukera izan dezaten, beraz, behean klikatu eta zuen aurrean sukaldri jardunaldien mundua zuen aurrean topatuko duzue.
Ahaztu gabe, Unanue argazkilariari ere eskerrak eman behar dizkiogu, bere argazkiak blogaratzen utzi dizkigulako.
IKUSI ETA IMAGINA EZAZU, SUKALDEKO KETAN ZEHAR HEGAN HASI ZAITEZKE, SASI GUZTIEN GAINETIK, LAINO GUZTIEN AZPITIK...

SUKALDARITZA JARDUNALDIAK. AZKEN EGUNA. ARRAKASTA.

eajandoain 01/11/2009 @ 06:43

jardunaldiak.bmp
Arrakasta, nahiz edo beeeekasta. ( Bertan egon direnak ulertuko dute. )
Parte hartzaileak, pozik, sukaldariak... TXUNDITURIK. Jende guzita..FLIPAUTA!!! Jende ezberdinen, elkarte guztien nahasketa, nola deitzen diote, adituek,... utzi pixka bat pentsatzen... berdin du.
Andoaidarrak guztiak...ez al da ala, edo?
Eta nor zen gure artean..., Joseba Egibar... noski hau ere andoaindarra berez, bihotzez... eta birtutez. Eskertzen da, zure partaidetza bihotz bihotzez...maite haugu!
Bestalde, jakinarazi zaien bezala, orain munduratzeko aprobetxatzen dut, zorionak eta eskerrik beroenak, parte hartzaile guztiei, parte hartu duten elkarteko sukaldari guztiei, Oskar Letamendi eta Igor Zalakain sukaldari profesional, langile eta titulodunei.
Eskerrik asko, ahaztu gabe, ANEXO, SOINUAK MUSIKA ESKOLA, eta IMAGEN eta SOINU ESKOLAKO lagunei, saio guztien jarraipena hedatzen lagundu digutelako. GONTZAL lagunari goraintziak..TE QUEDASTE CON NOSOTROS... non hago??
Bilboko Pozas kaleko, gure artzaia?...
Jarraituz, eta lehen adierazi dudan bezala, ARRAKASTA, eta garrantzitsuena andoaindar ezberdinen arteko, nahasketa soziala, non, bixtaz ezagutzen ginenok elkar ezagutazeko aukera izan dugun..., ea !!elkar ulertzeko beta, aukera, modua ere..izaten dugun. ESPERANTZA horrekin geratuko gara... ONDO IZAN, IZAN HUNTSAK...HALA BEDI!!

ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

SUKALDARITZA JARDUNALDIEN AZKEN TXANPA

eajandoain 30/10/2009 @ 02:58

Ontza elkartekoak lanean, argazkia, Andoaingo UNANUE argazkilariak aterea da.

ONTZA
Sukaldari jardunaldien azken txanpan sartu gara.
Ostiralean arratsaldeko zazpiretan, Arzak sukaldariarekin lan egiten duen, Igor Zalakain andoaindarrak, elkarte guztiek lan egin duten baldintza berdinekin, hau da, 30€z,4 pertsonentzat afari bat nola prestatu irakatsiko digu. Egun aproposa batzokira hurbiltzeko.
Larunbatean, arratsaldeko 8.30tan, jardunaldiei afari batekin amaiera emango zaie.
Lehenengo platera Oskar Letamendi andoaindarrak prestatuko du, bigarrena batzokiko sukaldari batek eta postrearen prestaketa lana, Igor Zalakain andoaindarraren ardura izango da. Kristoren afaria.

IKUSI ARGAZKIAK

AIURRI ASTEKARIKO GAURKO ARTIKULUA

GAUR OSTEGUNA eta BIHAR OSTIRALA , SUKALDARITZA JARDUNALDIAK, ANDOAINGO BATZOKIAN.

eajandoain 22/10/2009 @ 16:27

Gaur arratsaldeko zazpitan, sukaldaritza jardunaldien beste jardunaldi bat izango dugu.
Gaur TRIANA elkartea izango dugu eta SALMOREJO, txerri SOLOMILOA jerez erara eta torrijak jarriko dizkigute.
Bihar UNANIBIA elkartearen txanda izango da, hauek ere menu berezi eta oparoaren prestaketa eskainiko digutelarik.
Tipula BUDINA, oilaskoa barazkiekin eta konpota.
Gogoan har, jardunaldi hauei behar bezalako amaiera emateko, urriak 30ean, Igor Zalakain sukaldari ospetsuaren txanda izango da.
Berak andoaingo elkarte guztien baldintza berdinean afari bat prestatuko digu.
Azkenik,Urriak 31ean, afari bat ospatuko da non jardunaldi hauetan parte hartutako sukaldari guztiak zein, 20€-ren truke nahi duten orok parte hartu dezakete. Afari honetara apuntatu nahi izanez gero, izenemate epea urriaren 26a arte da.
Azken afari honetako lehen platera, Andoaingo sukaldari ospetsua den Oskar Letamendik prestatuko du, bigarren platera Andoaingo Batzokiko sukaldari batek prestatua izango da eta postrea berriz, lehen aipatutuako Igor Zalakainek prestatua izango da, beraz kriston afaria.
Esan beharrik ez dago jardunaldiak arrakastatsuak izaten ari direla, bai kalitatez eta bai kantitatez.
Hemen daukazue Aiurri astekariak, jardunaldien hasieran argitaratutakoa.


KLIKATU HEMEN

ANDOAINGO ELKARTEEN ARTEKO 1.SUKALDARITZA JARDUNALDIAK

eajandoain 22/09/2009 @ 13:46

jardunaldiak.bmp

Andoaingo Batzoki elkarteak Andoaingo elkarteen arteko 1.go sukaldaritza jardunaldiak antolatuko ditu, bertan Andoaingo elkarte guztietako ordezkariak parte hartuko dutelarik.

Leiaketa kutsurik ez duten jardunaldi hauen xedea honako hau da: elkarte bakoitzeko ordezkari bikoteak 4 pertsonentzako otordua prestatu behar du, horretarako izango duen limitazio bakarra osagaien balioa gehienez 30€ -koa izan daitekela.

Plater hauen prestatzea Batzokiko sukaldean izango da, arratsaldeko 7-etatik aurrera, ondorengo egutegiari jarraituz:

JARDUNALDI EGITARAUA IKUSTEKO HEMEN SAKATU

Irakurri gehiago »


Nor naiz ni

 
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Blogosfera JELtzale

    Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu