Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Kategoria: Besteak / Otros

JOSEBA EGIBAR. ENTZUN IEZAIOZU ANAI !! ¡ESCUCHA HERMANO!!!!

eajandoain 30/10/2009 @ 16:57

JOSEBA EGIBAR
Estabilidad presupuestaria...azken astean pil pilean, dauden gaiei zirt zart erantzuten die, entzun, pena merezi du eta. Hori bai, hemendik lehenengo 10-11 minutuak entzutea nahikoa dela gomendatzen da... denbora alperrik galtzea ere, ez baita gomendagarria

SUKALDARITZA JARDUNALDIEN AZKEN TXANPA

eajandoain 30/10/2009 @ 02:58

Ontza elkartekoak lanean, argazkia, Andoaingo UNANUE argazkilariak aterea da.

ONTZA
Sukaldari jardunaldien azken txanpan sartu gara.
Ostiralean arratsaldeko zazpiretan, Arzak sukaldariarekin lan egiten duen, Igor Zalakain andoaindarrak, elkarte guztiek lan egin duten baldintza berdinekin, hau da, 30€z,4 pertsonentzat afari bat nola prestatu irakatsiko digu. Egun aproposa batzokira hurbiltzeko.
Larunbatean, arratsaldeko 8.30tan, jardunaldiei afari batekin amaiera emango zaie.
Lehenengo platera Oskar Letamendi andoaindarrak prestatuko du, bigarrena batzokiko sukaldari batek eta postrearen prestaketa lana, Igor Zalakain andoaindarraren ardura izango da. Kristoren afaria.

IKUSI ARGAZKIAK

AIURRI ASTEKARIKO GAURKO ARTIKULUA

LOS FAVORES DE PACHI.

eajandoain 27/10/2009 @ 21:12

Gure helbide elektronikora idatzi hau iritsi zaigu, argitaratzeko eskatuz, igorleari eskertu ondoren, argitaratzea erabaki dugu eta hementxe daukazue, ea zer deritzozuen:

Patxi López llegó a la presidencia del gobierno regional vasco alardeando: "En mi Gobierno habrá gente que no tendrá el carné socialista."

Irakurri gehiago »

DICEN QUE DICEN...

eajandoain 24/10/2009 @ 11:20

Azken egunetan herriko txutxu-mutxua dena zuei adierazteko, beharrezkoa dut , Iciar Armendariz, Izaronews-ko kideak hain famatua egin duen titulu edo izenburua.
Dirudienez,PSOE-PSE-EEko Andoaingo alkatea den Estanislao Amuchastegi, Andoaingo gaztetxera inguratu zen.
Bizkartzainak kanpoan utzi eta bera bakarrik sartu omen zen barrura, gaztetxea ezagutu nahi zuela adieraziz. Bertan zeudenek, lehen harridura kolpea gainditu eta gero, bere desioa betetzeari ekin zioten segidan.
Horrela, Gaztetxeko bertako gazteek, ordu asko sartuta eraiki zuten rokodromoa, kontzertuak ematen dituzten sala e.a. ikusteari ekin zioten.
Alkateak bere lana goraipatu eta gaztetxea asko gustatu zitzaiola adierazi eta gero,ea zerbeza batetara ez al zuten gonbidatzen galdetu omen zuen, eta bertakoak, han edan nahi duenak bakoitzak ordaindu beharra izaten zuela, erantzuna jaso omen zuen.
Horrela ,bere edaria ordaindu eta gero bukatzeko bere azken hitzak:
“Eso sí, las fotos de los presos, mejor si los quitaís, por que, la Ertzaina os tiene muchas ganas e igual cualquier día viene a por vosotros…”
Tomazak!!!!!! Ke majo nuestro alcalde… no era el segundo de Rudolf Ares? Me lo han cambiado…

Globoetarako gaude ba…

eajandoain 24/10/2009 @ 05:32

Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta ezker abertzaleko beste zazpiren atxiloketak azken aste honetan ere informazio izan dira, hedabide gehientsuenetan albistea gutxiesten saiatu badira ere; atxiloketei normaltasunaren baitako tratamendua eman nahi zaie, orain, Lopez lehendakari denetik “Espainiako parte garen honetan”. Hedabide garrantzitsuenetako zuzendarientzat edozer baita garrantzitsuago euskal politikagintza baino, dela Murtzian erori den emakumeari gertatuak dela Cadizen txakur batek besteari hozka egindako gertaera.

Irakurri gehiago »

“ESTAMOS COMO PARA MONTAR EN GLOBO”

eajandoain 24/10/2009 @ 05:28

Las detenciones de Arnaldo Otegi, Rafa Díez y otros siete dirigentes de la izquierda abertzale han seguido centrando la actividad informativa durante la última semana. Y eso a pesar de que la mayoría de los medios de comunicación se empeñan en quitarle transcendencia e intentan vendernos que esas actuaciones forman parte de la “normalidad” que se ha instalado en este país –perdón, en esta parte de España- con la llegada del Gobierno de Patxi López. Y es que cualquier cosa es más importante que la actualidad política vasca para los actuales directivos de los principales medios. Desde que una señora se caiga en Murcia y se rompa la pierna hasta que un perro muerda a otro en Cádiz.

Irakurri gehiago »

JAKIN DADILA, JAKIN DEZATELA.

eajandoain 23/10/2009 @ 14:53

170 URTE FORUEN ABOLIZIOAZ, 30 URTE ESTATUTUA, BERAIEN LEGEDIA, BETE GABE.GURE MUGARRIAK ESTATUTU BERRIA(2004ko Abenduak 30), KONTSULTA LEGEA,...JARRAITUKO DU DANTZAK...

Irakurleok, bestalde, jakin ezazue:
Igandean, urriaren 25-ean, 91 urte beteko dira Madrileko Gorteetako EAJ-ko diputadu eta senatoreek Woodrow Wilson Estatu Batuetako presidenteari gutuna idatzi ziotela, lehen mundu-gerraren ondorengo 'Versallesko bakean' oinarritzat hartuko zen goiburua aurrean edukiz, hau da ''edozein naziok, handi nahiz txiki izan, bere buruaren jabe izateko duen eskubidea'':

''Al cumplirse el 79 aniversario (1839) de la anulación por el gobierno español de la independencia del Pueblo Vasco, los que suscriben, diputados y senadores de las Cortes españolas, en nombre de todos los vascos que conscientes de su nacionalidad desean laborar por verle desenvolverse libremente, saludan al Presidente de los EEUU de América, que al establecer las bases de la paz mundial, las ha fundamentado en el derecho de toda nacionalidad grande o pequeña a vivir como ella disponga; bases que, aceptadas por todos los estados beligerantes, esperamos verlas aplicadas prontamente para el mejor cumplimiento de lo que la justicia y la libertad espiritual y colectiva exigen''.

Izenpetzen dute: Horn, Campion, Chalbaud, Sota, Epalza, Arroyo, Orueta, Eizagirre eta Arantzadi jaunek.

GAUR OSTEGUNA eta BIHAR OSTIRALA , SUKALDARITZA JARDUNALDIAK, ANDOAINGO BATZOKIAN.

eajandoain 22/10/2009 @ 16:27

Gaur arratsaldeko zazpitan, sukaldaritza jardunaldien beste jardunaldi bat izango dugu.
Gaur TRIANA elkartea izango dugu eta SALMOREJO, txerri SOLOMILOA jerez erara eta torrijak jarriko dizkigute.
Bihar UNANIBIA elkartearen txanda izango da, hauek ere menu berezi eta oparoaren prestaketa eskainiko digutelarik.
Tipula BUDINA, oilaskoa barazkiekin eta konpota.
Gogoan har, jardunaldi hauei behar bezalako amaiera emateko, urriak 30ean, Igor Zalakain sukaldari ospetsuaren txanda izango da.
Berak andoaingo elkarte guztien baldintza berdinean afari bat prestatuko digu.
Azkenik,Urriak 31ean, afari bat ospatuko da non jardunaldi hauetan parte hartutako sukaldari guztiak zein, 20€-ren truke nahi duten orok parte hartu dezakete. Afari honetara apuntatu nahi izanez gero, izenemate epea urriaren 26a arte da.
Azken afari honetako lehen platera, Andoaingo sukaldari ospetsua den Oskar Letamendik prestatuko du, bigarren platera Andoaingo Batzokiko sukaldari batek prestatua izango da eta postrea berriz, lehen aipatutuako Igor Zalakainek prestatua izango da, beraz kriston afaria.
Esan beharrik ez dago jardunaldiak arrakastatsuak izaten ari direla, bai kalitatez eta bai kantitatez.
Hemen daukazue Aiurri astekariak, jardunaldien hasieran argitaratutakoa.


KLIKATU HEMEN

LA UNION HACE LA FUERZA

eajandoain 20/10/2009 @ 20:01

Josu Ikatzategik, idatzi hau bidali digu, argitaratzeko eskatuz eta horrelaxe egin dugu. Bertan daukazue.

Asistimos en los últimos años a una intensificación de las técnicas del divide y vencerás. Estas actuaciones se expresan en una serie de medidas que el poder español, independientemente de su titular, y con formas más bruscas o más refinadas, se vienen adoptando:

Irakurri gehiago »

AURKARIA, GOMENDIOETARAKO...

eajandoain 18/10/2009 @ 23:00

Zer dela-eta agindu ditu Garzon epaileak Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxebarria eta ezker abertzaleko beste zazpi burukideren atxiloketak? Zer dela-eta atxilotu, hain zuzen ere ezker abertzaleak –ezker abertzaleak bere osotasunean- soilik politika eta demokraziazko bideetatik zinez jo dezan ahalegin sendoa egiten ari direnak? Zer dela-eta baztertu ETAk behin betiko bere estrategia armatua uztea nahi dutenak?... .Horiek geure Herriko gehientsuenok joan zaigun aste honetan geure buruei egin dizkiogun galderak.

Irakurri gehiago »


Nor naiz ni

 
  • Nondik sartu dira?
  • Gaur bezalako egun batean gertatu zen
  • Blogosfera JELtzale

    Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu