Hedabideen jarduna hain ari da kutsatzen, ahalegin berezia –eta nahitaezkoa- egin behar baita gure herritarrei helarazteko egiaz esan nahi dena. Ugariak dira azaldu genitzakeen adibideak; azken aste honetan bizi izan ditugunei jarriko diegu oraingoan arreta.
Prentsaurrekoa eskaini zuten joan den ostegunean Joseba Egibar eta Ricardo Gatzagaetxeberria geure Legebiltzarkideek, Patxi Lopezen “krisiaren aurkako plana” deituaren gainekoez iritzia emateko –egun bat lehenago eta lau haizetara zabaldua izan zena-. Eta laburbilduz, hona geureek esandakoak:
Lopezen gobernuari –bere ezintasuna dela eta- egin zaion kritika maila ikusita, ageriko egin behar izan dute PSOEk eta PPk krisiaren aurka neurri berritzaileak bultzatzen ari direla. Eta guztia, berriro ere marketin neurri berria besterik ez da, egiazko edukirik gabea.
Iruzur berria da, dagoeneko aurrekontuetan jasotakoari egiten baitzaio mozketa. Geure legebiltzarkideek adierazi zuten Ibarretxeren Jaurlaritzak 2009 urterako bere aurrekontuetan 1365 miloi euroko alorra ziola eskainita krisiari aurre egiteko “Euskadi Aurrerantz” akordioaren baitan –esan, aurrekontuek PSOEren baiezkoa jaso zutela-. Hau da, Ibarretxek jasotako bakar batetik egin litezke Lopezen halako lau, hauek 367 miloez ari baitzaizkigu. Nahiakoa zuten , zalantzarik gabe, aurrekontuetan jasotako hura indarrean jarri eta kito.
Ez da serioa; zuhurtziarik ez du –ezta beharko lukeen gutxienekoa ere-, besteak beste iragarri baitute sortuko omen dituztela 10000 lanpostu berri 3 hilaberen epean, eta 367 miloi eurorekin, Euskadi Aurrerantz hitzarmenak 20000 lanpostu berri sortzea zuenean aurreikusita, lau urtetan, 12600miloi euroko diru laguntza horri eskainita.
Irakurri gehiago »