Artifizio suek jarraitzen dute...!
Francisco Javier Lopezen gobernua, hain iragarria izan den “aldaketa”, Euskadira iritsi dela adierazten jarrai. Espainiako bandera erakunde publiko guztietan ezarrarazi, edo Estatuko Segurtasun Indarrak Gernikako juntetxera gonbidatu ondoren, pasa den astean iragarri zuen krisiaren aurkako “goi-batzarra”, “aldaketa”ren adibide garbia da.
Astelehenean ospatu zen batzar eztabaidatsua, eta emaitzak ikusirik, ezbairik gabe esan dezakegu, Gobernuak krisiaren aurka zerbait egiten duela adierazteko beste azpijoko bat, jada ezaugarri duen geldotasuna tapatzeko saiakera bat, besterik ez dela izan. Berriro ere, orri zuria besterik ez zuten eraman, bestela balitz ez zuketelako udazken arte atzeratu beharko erabakien hartzea. Baina, Exekutibo Sozialista berriaren albuma osatzen joateko beste argazki bat lortu zuten. Badirudi, Lopezek eta bere taldeak, Herriko arazoak argazki bidez konpontzen direla uste dutela.

Zabaldu
del.icio.us

